2020/11/16

Herria ahalduntzen

 

Nire inguruan galdezka aritu naiz ea beraien prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculum eduki gisa nork aipatu zuen, noiz eta zein ingurutan.

Galdetu ditudan lagunak 40-45 urte bitarteko adina dutenak izan dira. Batzuk hezkuntzari lotuak beste bat medikua da eta beste bat zientzilaria da. 

Tamalez, inor ez da gogoratzen  Lehen eta Bigarren hezkuntzan aipamenik egin zietenik ere.  

Goi mailako ikasketetan bakarrak aipatu du Psikopedagogiako irakasle batek aipamen gutxi batzuk egin zituela 2006-2007 ikasturtean.

Irakasle direnek behin lanean hasita bai hezkuntza formalean edo ez formalean (udalekuetan) hezkidetzaren inguruko formazioa jaso dutela aipatu dute.

 

Aurreko ikasturteetako post-ak irakurtzen egon naiz eta Ainarak eginiko hau partekatu nahi dut zuekin. Post-a oso interesgarria egin zait EH-ko femisnismoaren historian zentratu delako eta baliabide interesgarriak gehitu dituelako.

 Emakume feminista esanguratsu bat ekartzeko eskatu diguzue eta burutik izen bat baino gehiago pasa zaikit. Hasiera batean Karmele Jaio ekartzekotan egon naiz lerro hauetara esku artera artikulu hau etorri zaidalako.

 038_06_jaio08 

Bertan lanean ari garen gaiekin bete betean ematen  du eta artikulu horretatik atera dut gaurko aipua.

 

 

 

Baina iazko post-a aukeratzen aritu naizenean Ainarak   Edurne Epelde eta Miren Aranguren feministen lanaren aitortza egitean argi izan dut nik nori egin nahi diodan aitortza!

Gure herrian azken urteetan txingurri lana egin duen Eider Goiburu Moreno ekarri nahi dut zuengana.

Sare sozialak kontrolerako eta presiorako bide dira bikote gazteen artean |  herria | GAUR8 - mila leiho zabalik

Herriko talde feministako “Xaltxerak”-eko kide da.

Gaur egun Orioko Ahalduntze eskola darama aurrera Aizpea Esnaolarekin batera.

EH-ko nerabeekin hezkidetza lanetan urteak igaro ondoren Orioko udalari Ahalduntze eskolaren proiektua aurkeztu zioten eta udalaren laguntzarekin abiatu da eskola.

                Egin zuten lehenengo lana Orioko emakumeen beharren diagnosia izan zen                              diagnositik egin beharreko bidea pentsatu zuten:

-Ikastaroak antolatu izan dituzte,  arrakasta itzela izan dutelarik.

-Udal liburutegian apal morea sortu dute.

-Bulegoan edozein behar izan dezakeen emakumeentzako harrera orduak ere badituzte.

-Herriko ikastetxeekin ere lankidetzan aritu dira.

 

Datorren astubururako jardunaldiak antolatu dituzte:

Interesa baduzue hemen egitaraua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina