2020/11/16

Genero-indarkeriaren hausnarketaren inguruan

 Genero-indaketria eguneroko bizitzan maiz ikusten dugu. Baina niri biziki atentzioa deitzen didana, modan dauden abestien hizikiak dira.

Abesti hauek ze mezu elarazten diguten, eta zerrekin erlazionatzen dugun abesti hauek.

Zenbait abesti abestean, ez dugu harreta handirik jartzen abestiaren hizkian edo ez diogu garrantziarik ematen esaten duenari. Egia da, azken egunetan, Maluma artistaren inguruan zenbait kritika egin zaiola.

Zenbait abestien adibideak jartzearren, "Blurred Lines- Robin Thicke, T.I eta Pharrel". Abesti honetan, gizonak emakumea konkistatu nahi du eta ez zaio bat ere inporta emakumeak nahi duen edo ez. Bortsatuak izan diren zenbait emakumek kontatu dute, beraien bortsatzaileak abesti honetan abesten den esalditako bat entzun zutela bortsatuak izan ziren momenutan.

"Vegas- Eminem eta Nicki Minajen abesti batean, Eminem raperoak Iggy Azalea eta Nicki Minaj bortsatuko dituela jakinarazten du. "Me vas a soplar el pito de la violación" bezalako esaldiak esanaz.

Eta zer esanik ez "Hey Mama- David Guetta eta Nicki Minaj" en abestian. Abesti honetan, emakumea, gizonaren menpe dago. Abestian, horrelako esaldiak azaltzen dira" Sí, voy a hacer la comida, sí, voy a hacer la limpieza, además, me qudo con el "na na" muy dulce, para que comjas sí ¡sé vos eljefe sé respetado! Cualquier cosa que me digas, porque esto es un juego, dilo escupiendo".

Astean zehar gai hau buruan izan dut. Egia da nik ere txikitan genero-indarkeri hori azaltzen zen zenbait abesti abesten nituela abestiak igorritako mezuari kasu egin gabe, adibidez, Pexo Joxepe:

"Pello Joxepe tabernan dala

haurra jaio da Larraulen (Bis)

etxera joan da esan omen du:

-Ez da neria izanen,,

eraren amak topa dezala 

hau horrek aita zein duen".

Euskal dantzak ikasten egon nintzen bederatzi urtez, eta urtero dantza hau egiten genuen eta gustora abesten genuen bertsoa. Orain pentsatzen jarriz, a ze mezua! Uste nuen abesti herrikoi alaia zela baina orain uste dut, bai herrikoia zela baina abestiaren mezua ez zela bat ere aproposa. Pello Joxepe tabernan eta Larraulen jaio den haurra berea ez dela izango eta amak topatzeko zein den haur horren aita.

Beste alde batetik, aurreko ediziotako ikastarokide paten posta aukeratu dut: "Bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean" Zergatik?

Alde batetik, hasierako gurutzegramak atentzioa deitu didalako eta bertan bilatu beharreko hitzak asko gustatu zaizkidalako: ADOSTASUNA, ANIZTASUNA, AUTOEZAGUTZA, ERAIKUNTZA, AFEKTIBITATEA, EDERTASUNA, ONARPENA, SEXUALITATEA...

Pilarek, eremeu hezitzaileetan lantzeko erronka nagusiekin bat egiten dut: heteronormatibitateak aldentzea etasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasuean garatzko eskubidean sinestea esaterako.

Pilarek hitz egiten duen Beasaingo Trans zikloaren hezkidetzako4.edizioan parte hartu nuen. Irudian agertzen diren pertsonen elkarrizketak gogoan ditut oraindik.

Pilarek dion bezala, edozein aurreritziaren ondorioz, indarkeria-egoeraren aurrean esku-hartu behar dela pentsatzen dut nik ere.

Eta arlo guztietan bezala, ELKARBIZITZA POSITIBOAREN alde lan egin behar dela pentsatzen dut Pilarek bezala.

Zein da nire ustez hau guztia lantzeko erronka? Haur hezkuntzako maistra bezala, norberaren sentimenduak, pentsamenduak eta gogoak modu asertiboan adierazi, eta era berean, gainerako pertsonen sentimenduak, pentsamenduak eta desirak adi entzuteko aukera ematen duten egoerak sortuz eguneroko bizitzan. Ez da gutxi, ezta?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina