Izugarri gustatzen zait Mari Luz Estebanek proposatzen duen hausnarketa hau: anonimatoaren aldarrikapena.:
Oso zaila da gaur egun inor zu ez identifikatzea, zu ez ezagutzea, zutaz zerbait ez jakitea... Baina zer genekien lantegietan berdintasunezko soldata baten alde manifestatu ziren emakumeez? Zer dakigu abortuaren alde borrokatu ziren emakumeei buruz?
Munduan, oro har, gure herrian egin ziren borroka asko emakumeek gidatu zituzten (batzuk identifikatu ditzakegu, errazagoa baita liderrak ezagutzea), baina asko ez ditugu inoiz ezagutuko.
Nire ustez, ezinbestekoa da oinarrizko militantziaren lanari balioa ematea, haien lana eta ahalegina aitortzea. Horietako askori esker, orain gu pixka bat askeagoak garela onartzea.
Aurreko urteetako blogeko sarrera hau gomendatzen dizuet:
GORPUTZ OPRIMITU GUZTIAKFeminimos curriculumean:
Nire inguruan galdetu dut eta denek aho batez esan didate feminismoa curriculumean txertatuta ikusi dutenean izan dela maistra edo irakasle(emakume) batek ahalegin berezia egin zuelako, baina ez, eskolan feminismoaren alde apustu kolektiboa egin zelako. Norbanako horren baitan geratzen zela beti.
Nire emakume ospetsua: Sojourner Truth
Emakume honen inguruan lehenengo aldiz irakurri nuenean zeharo maitemindu nintzen, horregatik zuekin partekatu nahi dut emakume honen biografia.
Eskuragarri duzue informazio guztia hemen.
Aipatzekoa hauxe:
- Esklabutzan jaio zen
- Esklabutzaren kontrako aktibista eta feminismo beltzeko erreferente historikoa da
- Gizon txuri bat epaiketa batera eraman zuen eta irabazi zuen
- Emakumeen eskubideei buruzko biltzar batean eman zuen hitzaldia (Ez naiz emakumea, ala?***) bereziki entzutetsua bilakatu zen.
- *** Ez naiz emakumea ala? diskurtsoa
- (Diskurtsoaren erreplika bat)
Izan zirelako gara!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina