2020/11/19

Jai eta ospakizunei buruz hausnarketa egiten

 


Aste honetan gure ospakizun, jai eta erritualei eman diegu begirada bat. Oso famatuak diren ospakizunak aztertu ditugu, hau da, haien jatorria, ezaugarriak, isladatzen dituzten ereduak, estereotipoak eta abar.

 


Orokorrean esan ahal dugu jaietan ere gizartean existitzen diren emozioak, sinesmenak, pentsamenduak eta jokabideak ikusten direla. Margaret Bullenek, Antropologian aditua denak, esaten duen bezala “jaietan gertatzen dena, gizartean gertatzen denaren isla da”.

Deba, Gipuzkoa. San Roke Jaiak, Abuztuan. 

 

Ospakizunen indarra oso handia da gure bizitzetan. Ospakizunak eguneroko monotoniarekin zerikusia daukate, batez ere, ideia eta baloreen munduarekin, gure nortasunarekin eta gizonen eta emakumeen  arteko harremanekin  lotuta daudelako. Herriko jai eta ospakizunetan sentimenduak, afektibitateak eta emozioak izugarrizko garrantzia daukate.

Egun seinalatuak aztertu ditugu aste honetan eta hiru ataletan bereziki sailkatu ditugu:

 

Egun moreak. Hezkidetzaren ikuspuntutik lantzen ditugun egun bereziak:

 

  • Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko eguna.

  • Azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

  • Maiatzak 17, LGTBQfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

 

Egun bereziak. Ikastetxeetan eta gizartean sarritan ospatzen direnak:

 

  • Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

  • Otsailak 4, Ageda Deuna Bezpera Eguna

 

 

Opor aurrekoak.

 

  • Gabonak (Olentzero eta Mari Domingi)

  • Ihauteriak

 

Baina, zelan definituko nuke nik kontzeptu hauen arteko harremanak: “jaiak eta ospakizunak” eta “genero ikuspegia”? Nik pentsatzen dut zoritxarrez bi kontzeptu hauen lotura askotan erlazionatuta dagoela gizartean dauzkagun baloreekin. Horrela, ospakizunetan eredu patriarkalak eta  emakumeen eta gizoneen rol sexistak erreproduzitzen dira. Guk, irakasle bezala, ospakizunetan agertzen diren aipatutako eredu hauek era kritikoan aztertu behar ditugu eta ikuspegi zabalagoarekin jokatu behar dugu ikastetxeetan lantzen diren hainbat jaietan. Sexu-genero sistemari buelta eman behar diogu Olentzero, Agate Deuna eta Eskolako ospakizun guztietan, esate baterako gizon eredu berriak aurkezteko eta beste ikuspegiak errespetatu ahal izateko.

 

Eskolako erronkak izan behar dira, azken finean, gizartean dauden eredu eta estereotipoak aztertzea jaietan ez errepikatzeko modu sistematikoan eta beharrezkoak diren aldaketak proposatzea. Ikastetxeetan berdintasuna eta estereotipoen errebisioa aldarrikatu behar dugu.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina