2020/11/16

FEMINISTAK ANTOLATU

Aste honetan landutakoarekin lotzeko 2 gauza aipatu nahiko nituzke patriarkatua deseraikitzeko: 
  • Formakuntza beharrezkoa dela matxismoak ikusteko, deseraikitzeko eta egunero jasaten ditugun abusuekin amaitzeko. 
  • Koordinatu behar garela eta horretarako txokoak behar ditugu eta hauek ikusgai eta irisgarriak izan behar direla, eta herri eta auzo guztietan topatu beharko genituzkeela, sarea osatuz eta gure artean babesa emateko.

Feminismoari buruzko aipu bat aukeratzekotan hau da bizitzen dudan unearekin bat datorrena, Josebe Iturriozena da:
Hauxe izan da aurreko ikasturteko aukeratu dudan post-a Gustatu zait aukeratu dudan aipuarekin zer ikusia duelako eta ere bere zalantzak adierazten dituelako. Garrantzitsua iruditzen zait irakurtzen duguna zalantzan jartzea eta beste era batera definitzea edo gure izaerakin bat datozen sinonimoak bilatzea bakoitzak bere erritmoa bait du eta errespetatu behar da. 

Bestalde nire ingurune hurbilean galdetu dut prestakuntza akademikoan zehar feminismoa curriculum eduki gisa nork aipatu zuen, noiz eta zein ingurutan eta kontuan izanda nire belaunaldia 75. urtekoa denez nahiko lan geneukan eskola kristauarekin eta frankismoren hastarnetatik ihes egiten, gizartea berrantolatu behar zen, demokrazia,… 

Emakume feminista esanguratsu bat hartzekotan, aurten “Indarkeria sexista eta gazteria: prebentzio pilulak” ikastaroan topatu nuen emakumea: Eider Goiburu Moreno. Eta bide batez momentu honetan Berritzegunearen bitartez egiten ari naizen beste ikastaroko irakaslea Franziska Rautenberg, “komunikazio ez bortitza”.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina