2020/11/19

EGITEN DIEGU OMENALDI BAT?

Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketa hastean jarduera egokien genero-ikuspegidun txosten bat aurkitzen dut, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak egindakoa 2019an.

Oso interesgarria iruditu zait. Emakumearen presentzia eta parte-hartzea jaietan eta ospakizunetan hobetu egin da XX. mendean, baina argi dago diskriminazioa oraindik ere handia dela, eta kasuren batean, liburuxka honetan esaten den moduan, bitartekaritzari esker lortu egin da, harrigarria.

Ondorioek harritu egin naute, Elkarte Gastronomikoetan emakumeak duen papera sukaldean eta garbiketan lan profesionalera mugatu zen.

Gai hau behaketan gehiago ikertzea erabaki dut, gizonak eta emakumeak partaideak diren Elorrioko txoko misto batera askotan joaten garelako. Hemendik aurrera nire inguru hurbilean kontuan izango dut.

Aste honetan post hau gomendatze dizuet. Erronka batzuk planteatzen ditu, eta horiekin guztiz ados nago, berdintasunezko gizarte batetik abiatuz.

Hori dela eta, hauxek dira nire ustez eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak.

·  Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten emakume izateko estereotipoak era kritikoan aztertzea, baita sexu-harremanetan daudenak ere eta berriak landu.

· Jaietako jarduera eta ekintza guztiak parekideak izatera konprometitu.

·  Maskulinizatutako ekintzetan, aukera berdinak bermatuko dituzten irizpideak txertatu.

·  Sexu-genero sistematik haratago dauden emakume eta gizon eredu berriak aurkeztu eta bestelako praktikak eta ikuspegiak errespetatu.

Bestalde, duela egun batzuk, albiste hau irakurri nuen, eta esker onez harritu ninduen ideiak. I. Errepublikako eta Gerra Zibileko emakume politikarien memorian omenaldi instituzionala antolatu du Bilboko Udalak eskubideen eta demokraziaren defentsan egindako lanagatik.

Irakurri ostean pentsatu nuen nire OMENALDI FEMINISTA antolatuko nuela. Gonbidatuta zaudete festara!!

Lehen abesti feminista blues bat izan zen 20ko hamarkadan, St. Louis Blues, Bessie Smith-ena. Zalantzarik gabe, lehenengo ereserki feminista, belaunaldi oso baten sentimenduak kantatzen adierazten zituena.


Lehen margolari feminista, Artemisia Gentileschi, bere garairako aitzindaria izan zen, estilo artistiko propio batekin, sexu diskriminazioa lehen aldiz hautsi zuen. "Judith, Holofernes burua mozten" obrarik ezagunenak ahalduntze ekintza bat proposatu zuen, bizitza errealean bortxatzailea izan zenaren aurkako mendeku bat irudikatuz.

Emakumearen Nazioarteko Eguna lehen aldiz 1910ean ospatu zen Emakume Sozialisten bigarren topaketan, ehungintza enpresa batean sute batean hil ziren ehun emakumeei elkartasun ekitaldi moduan.

Horiei esker hemen gaude, berdintasunaren eta emakume guztien lan-eskubideen alde borrokatzen. 

AITORMEN HORI HAIENTZAT.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina