2019/11/18

JAIAK ETA OSPAKIZUNAK, GIZARTE EGITURAREN ISLA



Jai eta ospakizunei buruzko hausnarketan, bai izenburu eta baita akrostikoan ere, antropologia feministak dioen bezala, “ez direla gizartean ematen diren eszenifikazio soilak, kultura adierazpen sendoak baizik”, azaldu nahi izan dut, horretaz garbi KONTURATUTA nengoelako.Gure herri, ikastetxe, kirol jardunetan…sistematikoki ospakizunak errepikatzen dira eta hauekin balio, jarrera, jardueren transmisioa egiten dugu, USTEZ nahiko modu inkontzientean, baino asko eta asko tradizioa aitzakitzat hartuta, genero estereotipoekin lotuak eta zaharkituak dauden ereduekin, egungo gizarteari begira.

Miren Guillóren hitzak aintzat hartuta, “festak ez dira gizartetik at dauden zerbait eta bertan gure poza, gatazkak, minak azaleratu, nahastu eta irudikatu egiten dira. Kultur sistemen adierazpen ahaltsuak direnez, jendarte, herri, talde edo komunitate jakinen ezaugarriak islatzen dira eta era berean, parte hartzen duten antolatzaile eta parte-hartzaileenak ere.

Beraz, jaiak parekideak izatea nahi badugu, GEHIAGO IKERTU beharko dugu kultur tradizio, mito eta ohituretan ezer ospatu edo antolatzen hasi aurretik: zer den benetan ospatzen dena, zer irudi ematen den, balio estereotipatuak aztertu…eta aldaketarik eman nahi bada, zergatiak, helburu ideologikoak, ondorioak…


Horretarako hezkidetzaren ikuspuntutik hainbat lantzeko erronka, honakoak lirateke:
  •        Sexu-genero sistema erreproduzitzen duten emakume izateko estereotipoak era kritikoan aztertzea, baita sexu-harremanetan daudenak ere eta berriak landu.
  •        Jaietako jarduera eta ekintza guztiak parekideak izatera konprometitu.
  •        Maskulinizatutako ekintzetan, aukera berdinak bermatuko dituzten irizpideak txertatu.
  •        Sexu-genero sistematik haratago dauden emakume eta gizon eredu berriak aurkeztu eta bestelako praktitkak eta ikuspegiak errespetatu.


Honetaz gain, nire ustez, jada herri batzuetan martxan dagoen jaien behatokia herri guztietan txertatzea ezinbestekoa iruditzen zait, herri bakoitzeko eragile ezberdinak elkarlanean aritzen direlako, berdintasun saila eta udal ordezkariak tarteko.



Aurreko ediziotik, Marta Lopezen posta aukeratu dut, jaiez gain, bera gorputz heziketako irakaslea izanik, kirolaren aipamena egiten duelako. Kirola ere oso baztertzailea izan daiteken eremua da eta tentuz ibili beharrekoa. Honetaz gain erabili dituen bideoak ere gustatu zaizkit.

Bukatzeko, aurkitu dudan bitxikeri hau:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina