Aste honetan kulturan eta hezkuntzan sistematizaturik ditugun ospakizunen inguruko hausnarketa egin dugu, baina oraingo honetan betaurreko moreak jantzita genituela. Hona hemen ospakizunen inguruan sortutako akrostikoa:
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako porta bat aukeratu beharko banu Artaldetik At idatzitakoa aukeratuko nuke. Lehenik eta behin, postaren izenburua “DANTZATZEN EZ BADUGU, HAU EZ DA GURE IRAULTZA!” asko gustatu zait eta hausnarketara bideratzen duela uste dut. Hau da, geldirik geratuz gero ez dugu bidegabezko egoera hau sekula ere aldatuko. Bestalde, erabilitako aipua oso interesgarria eta zuzena iruditu zait: “Subertsioz eta plazerrez ehundutako harremanak eta gorputzak gara festetan. Afektuak, konplizitateak, barrea eta dantza. Aitzitik, jendarteko gatazkak eta ezberdinkeriak ere islatzen dira haietan” (Miren Guilló). Honetaz gain, ospakizun parekideen inguruan eskaintzen duen eskema oso aproposa eta egokia dela deritzot.
Aste honetan eskaini diguten irakurgaiari eta foroetan aurkeztutako hainbat ospakizunen inguruan hausnartu ondoren, konturatu naiz ez nuela ezagutzen ospatzen diren hainbat eta hainbat ospakizunen jatorria. Baita konturatu naiz, jai edo tradizio gehienak androzentristak direla. Honetaz gain, esango nuke ere jai askok oinarria galdu dutela, hau da, gizarte sistema heteropartriarkalak eta kapitalistak ospatzeko arrazoiari buelta eman diote, ospakizuna produktu bilakatuz.
Guzti honek berarekin dakar eremu hezitzailerako erronka batzuk:
- Ikastetxean aurrera eramaten diren ospakizunak aztertu genero ikuspegia erabiliz.
- Azterketa egin ondoren, genero ikuspegirik ez duten ospakizunen inguruko hausnarketa egin (Benetan da garrantzitsua jai hau ospatzea? Zer ospatzen ari gara? Gure proiektuarekin bat dator?).
- Ospakizunei genero ikuspegia txertatu.
- Ikastetxean ospatuko diren jai parekideen zerrenda bat antolatu.
- Ospakizunei buruzko jarrera edo ikuspegi kritikoa landu ikasleekin, hausnarketarako guneak sortu.
- Parekideak diren ospakizun berritzaileak proposatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina