
Nahiz eta tradizio eta ohiturek ospakizunen ibilbidea markatu, aldatzeko aukera dago. Behin lagun batek esan zidan bezala, “gauzak ez dira horrela, horrela daude eta aldatu daitezke”. Jendartearen aldaketekin batera joan behar dira, beharrezko aldaketak eginez.
Hezitzaile bezala, eskoletako jaialdietan genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Hauek izango ziren lantzeko erronkak:
- Jaialdietako diagnostiko sakon bat egin.
- Tradizioz ospatzen diren jaietan sexu genero sistema aurrera eramaten dutenetan, genero ikuspegi batetik moldatzea.
- Parte harte parecida bultzatu.
- Ospakizunetan erabiltzen den musika, janzkera…aztertu.
- Egun moreei indarra eman eta ospatzen jarraitu!
- Eraso sexistarik gabeko ospakizunak aldarrikatu!
Aurreko edizioetako sarrerak ikusi ondoren, Martak egindakoarekin gelditzen naiz. Bertan material interesgarria aurkitu dudalako. Horrekin eta ospakizunekin lotuta, hona hemen uda honetan ateratako abesti bat.
Aukeratutako bideoak oso politak eta alaiak izan dira.
ErantzunEzabatu