2019/11/17

Kaleak eta jaiak gureak dira


Ondo pasatzeko eskubidea defendatu behar dugu. Kaleak eta jaiak gureak dira.



Beste edizioetako posten artean Itziar Irigoiena aukeratu dut: http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ospakizuna-betor-ospakizuna.html

Oso ondo azaltzen du zeintzuk ez diren bortzatzeko arrazoiak: ez da alkohola, ez dira jantziak, ez da ordua, erruduna ez da biktima.  Eta gehitutako irudiak, argazkiak eta bideoak oso argi azaltzen dute.




Konturatu naiz ez nituela ezagutzen festa hauetako askoren jatorriak. Garrantzitsua da jatorria jakitea, ospakisun hauetan jarraitzeak zentzurik duen ala ez erabakitzeko.
Uste dut emakumeen eskubide bat dela egunero kalea okupatzea. Ondo pasatzeko eta beldurrik ez izateko eskubidea dugu.



Emakumearen aurkako indarkeria sinboliko handia dago dibertimendu uneetan. Sinetsarazten digute, goizeko 6etan kalean bagoaz festa girotik, bortxatu egingo gaituztela. Ikastera edo lanera joateko ordu horretan joaten bagara, ordea, ez gaituzte bortxatzen.
Hau da, gure erruagatik bortxatzen gaituzte, ez garelako etxean geratu, gure espazio "naturala" dela eta.



Oso garrantzitsua iruditzen zait duela urte batzuetatik hona herri eta hiri askok jaietan indarkeriari buruzko informazioa emateko lekuak jartzen dituztela, genero eta sexu indarkeriaren aurkako kartelak eta pankartak jartzen dituztela, eta protesta jendetsuak egiten dituztela sexu erasoren bat izanez gero.
Uste dut bide horretatik lanean jarraitu behar dugula, erasotzaileekiko arbuio sozial nabaria egon dadila, inork ez diezaiola barkamenik eskatu, eta ez ditzatela haien isiltasunarekin babestu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina