2019/11/17

Bizi jaiak eta ospakizunak berdintasunean




Aurreko urteko Unaien posta aukeratzen dot, “Nik jai eta zuk ere bai” izenburua duena, hainbat baliabide interesgarri eskaintzen duelako. Arantza Urretabizkaiaren alardeari buruzko liburua , eta mozorroei buruzko hausnarketa.

Asteko gaian bakarka zein taldean landutakoen ondorioz konturatu naiz gaur egun ospatzen ditugun jai eta ospakizun asko ez direla ospatzen jatorriz egiten ziren modura eta zenbait aldaketa sistema patriarkala sustatzeko eta elikatzeko aldatu direla, hala nola Olentzero kasu ezagunena. Gainera Mari Domingiren asmakizunarekin ere ez da gauza batere konpondu, okertu baino. Hemen  Oier Araolazaren artikulu interesgarria gai honi buruz.


Nire inguru hurbileko jai eta ospakizunetan ere sakondu egin dot eta zenbait gauza hobetu diren arren herri arrantzale baten jaiak arrantzarekin eta itsasoarekin lotuta egonik, garai bateko lan banaketaren adierazle dira. Lekeitioko antzar egunean adibidez, orain dela 30 urte inguru ez zeuden emakumezkoen  enbarkazinorik eta  antzarra bizirik zegoen. Gaur egun aldiz antzarra plastikozkoa edota hilda dago eta emakumeen enbarkazino batzuk daude.

Eremu hezitzailean lantzeko erronka asko dagoz, baina garrantzitsuena nire ustez kontzientzia hartzea jaia eta ospakizuenen atzean zer dagoen.

Hona hemen Lekeitioko udalak egindako bideoa eraso sexisten inguruko sentsibilizaziorako jaietan.

https://www.youtube.com/watch?v=z02WkTeUMng






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina