2019/11/18

JAI ETA OSPAKIZUNEI BURUZ HAUSNARTZEN


Hona hemen nire akrostikoa:


Aurreko edizioetako Gorettiren posta aukeratu dut, izan ere, pil-pilean dagoen auzi (eraso sexistarik gabeko jaiak eta parte hartze parekidea) bat jorratu du eta azterketa sakona egin du. 


Nik hona ekarriko nituzke eremu hezitzaileetan lantzeko dauden erronkak zein irtenbideak:
- Jaiek bete dezaketen funtzio sozialez jabetzea. Jaien eremua oso emankorra izan daitekeelako, gauzak beste modu batera egiteko aukera eskaintzen dutelako eta horrek bestelako balio erantsia ematen die. Jaiak gizartearen parte dira eta ondorioz hauetan eraginez eragiteko aukera ere badago.
- Eskoletan burutzen ditugun ospakizunen diagnostiko bat egin.
- Tradizioz ospatzen diren jaiak aztertzea sistema erreproduzitzen duten ospakizunak aztertu behar ditugu lehenik eta kritika gauzatu ondoren (santa ageda, olentzero, inauteriak, herri kirolak, euskal dantzak...)
- Sexu-genero sistematik haratago dauden egoera berriak aurkeztu eta tradizioa irauli.
- Parte hartze berdinkidea sustatu.
- Ospakizunetan erabiltzen diren baliabideak aztertu (pertsonaiak, janzkerak, musika, kantak, umorea...).
- Eraso sexistarik gabeko ospakizun eta jaiak aldarrikatu, autodefentsa feminista landuz zein protokolo ezberdinak aurrera eramanez.
- Egun moreak ospatu, emakumeok jasaten dugun zapalkuntza bistaratuz eta dagokigun presentzia aldarrikatuz.

Aste honetako landutakoen ondorioz konturatu naiz  ospakizunen azterketa hezkidetzailea beharrezkoa zein emankorra izan dela, azken finean betaurreko moreak aukera paregabea izan delako.  Gorettik dioen moduan” jaiek eta tradizioek, jendarte ordena erreproduzitzen dute, egungo hierarkiak, botere harremanak, rol banaketak... errepikatuz. Baina ez hori bakarrik, izan ere, inoiz jarri al gara pentsatzen guk jaiez gozatu ahal izateko nork egiten dituen etxeko lanak esaterako? Era berean, azterketa horrek adierazi digu publizitatean, kontsumoan, gizonen eta emakumeen arteko harremanetan oraindik gauza asko eta asko daudela mugiarazteko.
Bukatzeko feminismoa eta umorea nahastatzeko bideo bat konpartitu nahiko nuke.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina