EDOZEIN HERRIKO (JAIXETAN)-OSPAKIZUNETAN
Jaiak-Ospakizunak kultura adierazpenak diren heinean gure nortasuna, baloreak , gizarte egiturak emozioak, sentimuenduak eta barne sakonean dugun beste hainbesteren islada baino ez dira.
Tradizioen bidez geure esentzia eta nortasuna mantentzen dugu baina tradizioz tradizio askotan ez dugu erreparatzen beraiekin batera transmititzen ari garena mezu izkutuan, mantentzen ari garen sinbolismoan, estereotipoetan, roletan, sisteman....
Gainera gaur egun ematen ari diren mugen zabalkuntzekin, kultura interkulturala bihurtzen ari da ta konturatu barik beste kultura batzuen ohiturak ospatzen ditugu be, geureraganatzen ditugu...
Beraz hausnarketa egiteko momentuak bilatu beharko ditugu be, betikoa eta berria zalantzan jartzeko, hemengoa zein kanpokoari lekua ematerakoan oreka lortzeko, ospatzeko moduak geure buruei kuestionatzeko.....
Jakitunak, antropologoak eta horrelakoak askotan diote mundu sinbolikoa oso zaila dela aldatzeko baina bere inguruan eztabaidatzeko inoiz ez dela berandu uste dut, eta gainera oso debate interesgarriak atera daitezke hortik hasita.
Eskoletan egun desberdinak ospatzerakoan konturatu naiz normalean betaurreko moreak jartzen ditugula irakurgaian "egun moreak" deitutako horiek antolatzeko eta ospatzeko (azaroak 25, martxoak 8, maitzak 17a....). Material ederrak prestatzen ditugu, erreflexio sakonak....
Baina egia esan uste dut beste ospakizunetan ez dugula askotan ezta planteatu bez egiten nondik datorren jatorria, ze esanahia du azpitik, zer transmititzen dugun horrekin, ze baloreak dituen izkutuan....
Nire ustez hor erronka hezkidatzaiale haundia dugu, ospakizun desberdinen sexismo, androzentrismo, kontsumismoa, patriarkatua eta abarrekoak kuestionatzeko balio izan behar du....kritikotasuna lantzen, zalantzan jartzen..., eta bide batez ospatzeko beste era posibleak bilatu nahian.
Pasa den urteko sarreren artean asko gustatu zait Marta Lópezena:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ospakizunen-aurrean-ere-jarrera-kritikoa.html
berak han aipatzen dituen materialengatik, batez ere mitoei buruz aurkezten duen bideoa:
"El sexismo también sale de fiesta: ¡desmontemos mitos!."
Puntualizazioren bat egingo nuke dena den hor, "Consentimiento"ari buruz hitz egiten duenean....nire ustez "Consentimiento"(erdaraz) egiten uztea modun hartu daiteke, onartzea besterik ez, paper sumiso batean. Niretzat "Consentimiento" baino "Consenso" izan daiteke egokiagoa, adostasun modun, akordio modun, ligote sanoa esaten denari buruz hitz egiteko...
Nik ezetzarena argi dekot eta gehiago esango nuke: BAIETZA EZ BADA.....EZETZA DA!!!
Baita Sestaoko Berritzeguneko web orrialdeari buruzko Martak egindako erreferentzia be oso egokia ikusten dut gaiaren inguruan material anitza baitago:
Eskertzekoa😉.
Nire partetik nire herriko neska gazteek aurtengo jaietarako egindako ekarpenaren lotura uzten dizuet hemen "NO HAY CALMA. KUIDADITO KREW" (ERANDIOKO SARE FEMINISTA)
https://m.facebook.com/story.php?story_fbid=10217306796375160&id=1630236038
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina