JAIAK ETA OSPAKIZUNAK
Aste honetan nik
neuk aspaldia buruan bueltaka dabilkidan ideiari heldu diot, dantza tradizionalak
eta genero ikuspegia. Dantza tradizionalak ikertzerakoan, beste arlo askotan
bezalaxe, ezinbestekoa da guregana transmititu diren bezalaxe jasotzea, bestela
ezin baita ikertu antropologiaren eta etnografiaren ikuspuntutik. Zera esan
nahi dut, edozein herrialdeko, kulturako datu etnografikoak ikertzera joanez
gero, bertako jaiak, ekintzak eta dantzak nola sortzen eta mantentzen diren
ikertu behar da.
Horregatik, nire
ustez, momentu honetan dantzen inguruan gertatzen ari den analisiek plano
desberdinak nahasten ari dira: hezkidetzaren ikuspuntua eta etnografia ikuspuntua.
Duda barik, gizartearen aldaketek bere kulturaren aldaketa ere badakarte. Hortik
dator Hondarribia eta Irungo alarde paritarioen eskuhartzeak. Gizon eta
emakumeen arteko berdintasunaren aldeko apustu horiek nire babesa dute. Horrekin
batera esan behar dut onartezinak direla erakundeen partetik mugimendu bi hauek
izan eta duten babesa.
Goazen orain kokatzera
dantza tradizionaletan. Uste dut plano bi bereiztu behar direla, etnografikoa
eta egungo begirada. Egungo begiradari
erreparatuz gero, posible da neskok mutilen dantzak egitea eta alderantziz. Aldaketa
honek ere bere begirada etnografikoa izan beharko luke, gizartean denbora
zehatzean ematen ari diren aldaketak erreflexatzen ari baita. Galdera hurrengoa
da, hau horrela izanez, ez da adierazi behar garai bateko gizartetik gugana ailegatu
den dantza sortu bezalaxe, ikuspegi etnografikoa nahi bada errespetatu?
Baten batek emozio hauek izango ditu nerure testu irakurtzerakoan😩😩😟
horrela bada 🙏
Aurreko urteetako lan gisa hauxe aukeratu dut, seguraski emakume honen bizipenak nirearen parekoan izan daitezkeelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina