Aste honetan gogoeta egin ostean, ondorengo hitz-hodeia atera zait:
Lehenik eta behin, Aurreko urteko bat aukeratzekotan
#ArtaldetikAT-ek idatzitakoa aukeratu dut.
Oraingoan askotxo kostatu zait aukeratzea, bat baino gehiago gustatu
baitzaizkit eta askorekin bat bainator. Baina berak esandako guztiarekin bat
egin dut eta nola egituratu duen lana ere gustatu egin zait.
Bigarrenik, EZAGUTZEN
EZ NUEN ETA ESANGURATSUA EGIN ZAIDANA azalduko dizuet:
"4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa,
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
Eusko Legebiltzarrak otsailaren
18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa, onartu duela
jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei
Otsailaren 18ko 4/2005 Legea,
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.
ZIOEN ADIERAZPENA
III.zioa
“Titulu
horretan jasotzen diren printzipio orokorren ondorio gisa, lege honetan
bultzatzen den berdintasuna berdintasun zabala da; izan ere, berdintasun
horrek, eskubideak, agintea eta baliabide eta onura sozial eta ekonomikoak
eskuratzeko abiapuntu diren baldintzak ez ezik, horiek guztiak gauzatu eta
behar den moduan kontrolatzeko baldintzak ere ukitzen ditu. Halaber,
berdintasun horrek emakumeen eta gizonen aniztasuna errespetatzen du, eta
horien berezitasunak integratzen ditu, gaur egun gizonen eredua ezarri eta
orokortzeko zabaldu den joera zuzentze aldera. Horrenbestez, ondokoa da
helburua: emakumeak eta gizonak,
ezberdinak izaki ere, berdinak izatea. Horixe da, hain justu ere, legearen
izenburuan "emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna" barik
"emakumeen eta gizonen berdintasuna" jarri izanaren zioa.
Horrela, itzuri egiten zaio emakumeen eta gizonen egoeren arteko konparazio
hutsa egiteari, zeren egoerok besterik gabe erkatzeak sarri askotan hierarkia
bat islatzen baitu berez; izan ere, hierarkia horren arabera, gizonen egoera da
xedetzat hartzen dena, eta emakumeek horretara moldatu behar dute, beren balio,
gurari eta jomugei uko eginez.” More ilunez jarri dudana irakurri dudanean,
benetan konturatu naiz izenburua horrela agertzearen zergatia. Lelokeria
badirudi ere, azalpenari oso ondo deritzot, orain arte ez bainaiz horretaz
ohartu.
Hirugarrenik, guztia irakurri ostean, bai lege, bai plan
etab…HEZITZAILEONTZAT ONDORIO argi
bat atera dut: ezinbestekoa da, hezkuntza munduan ari garen orok Hezkidetzari
buruzko prestakuntzak jasotzea. Orain dela gutxira arte, ikastetxeetan
hezkidetza ikuspegia sartzen zuen bakarra edo bakarrenetarikoa Hezkidetza
arduraduna zen, baina “transversala” izan behar du, hau da, zeharka irakasgai,
ekintza, jarduera guztietan hezkidetza ikuspegia hartu behar da kontuan.
Horretarako, Hezkidetza
II. planean zehaztuta agertzen den bezala 2019-2023 bitartean, 1.helburu
estrategikoaren barruan dagoen 1.helburu zehatzak dio: Prestakuntza-ibilbideak
eskaintzea, hezkuntza-komunitate osoak eta Hezkuntza Saileko zerbitzuek
hezkidetzan prestakuntza dutela bermatzeko. Hori horrela, garaia da, baten
batek oraindik betaurreko moreak jantzi ez baditu, jantzi ditzan, hori, denon
ardura baita, ez bakar batzuena.
Azkenik, Berrigasteizkoek Hezkidetza
II.planari buruz egindako mapa partekatzen dut zuekin:
Martxoaren
7an, Bilboko Euskalduna jauregian izan zen Hezkidetza II. planaren aurkezpena eta
joateko beta izan nuen. Horra hor aurkezpena ikusi nahi baduzue:
Ondoren, Marian
Moreno entzuteko aukera izan genuen, bera baitago beste batzuen artean,
Hezkidetza II.plan horren atzean:
Gregoreta haundiaren ondorioak (asko merezi du entzutea, umorea ezinbestekoa baita kontu hauei aurre egiteko, bera Beatriz
Egizabal da, GREGORETTA eszenatokian):
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina