2019/11/19

LEGEDIA PAPEREAN... ETA PRAKTIKAN?

Euskal Hezkuntza Sisteman emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko legeria anitza da. Heziberri 2020, Genero Indarkeriaren Aurkako Babes osorako Neurrien Legea, Euskal Eskola Publikoaren Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoa… anitzak bai, baina hortxe gelditzen dira, paperean idatzita. Egia da legeak garrantzitsuak direla, baina behar dena baita ere da borondate politikoa. 

Euskal Herriko ikastetxeetan  orain dela urte asko modu batean edo bestean hezkidetzaren inguruko lana lantzen hasi zen. 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hamarkadan, inolako babes instituzionalik gabe eta askotan oztopoak gaindituz, ikastetxe askotan emakume feministen eskutik hasi ziren lehenengo esku hartzeak. 90eko hamarkadan hezkidetzak bultzada handia jasan zuen. 2013an idatzi zen “Hezkuntza-sisteman Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana”. Hiru ikasturteko epealdirako hainbat erronka definitu, helburuak eta ekintzak zehaztu eta bitartekoak jartzeko konpromisoak adierazi ziren. Gaur egun, Heziberri 2020ak hezkidetzaren beharra azaltzen du, emakume eta gizonen arteko tratu eta aukera berdintasuna lortzeko pausuak ematen jarraitu behar dela errekonozituz. Egia da, baliabideak, materialak, denbora behar izango dugula hau dena aurrera eramateko eta jarraipena izateko, epe laburrean ez baita benetako eskola hezkidetzailea lortuko. Horretarako, oso garrantzitsua da eskola komunitate osoaren elkarlana egitea, guztien ekarpenak errespetatuz. 


Lege guztien artean, hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana-z hitzegin nahiko nuke. 2013.urtean Hezkuntza Sailak eskola mistotik, eskola hezkidetzailera joateko bidean aurrera egiteko eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzeko asmoz aurkeztua izan zen.  Bertan, pertsonen garapen integrala bilatu, estereotipoak eta rolak alde batera utzi, diskriminazio gainditu… izan du helburu. Horrela ere jasotzen du gaur egungo Heziberri 2020-k, non hezkidetzan aurrerapasausuak ematen jarraitu behar dela errekonozitzen den. Hortaz, eta hau azpimarratuz, ematen du Heziberrik aurreko planaren urratsak mantendu nahi dituela eta pozgarria da aurreravegiten dugula ikusteak. Beraz, lege bat azpimarratzekotan, martxan jartzen dudan Heziberri 2020 izango litzateke.

Yolanda Arto-ren sarrera aipatuko nuke, bertan ikasleekin espíritu kreitikoa lantzeko galderak proposatzen ditu eta oso interesgarriak iruditu zazikit diagnostiko bat egiteko.
Bukatzeko, hemen daukazue nire  "hitzen hodeia" kontzeptu garrantzitsuekin.



Gainera, La Otraren abesti bat utzi nahi dizuet, asko gustatzen zaidana: "Me quiero libre contigo!"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina