Emakumeek euskal gizartean eremu publikoan duten
parte-hartzea, fenomeno guztiz berria denik esan ezin daitekeen arren, gero eta
handiagoa da erabili beharreko espazio publikoetan eta bete beharreko rol-motetan.
Ekitaldi kolektibo publikoetan, hala nola jaietan eta
aldarrikapenetan, emakume gehiago egoteak ikerketa-eremu interesgarria ematen
digu generoa aztertzeko, gizarte-harremanak eta -portaerak eratzen dituen
aldetik.
Ekintza horietako bakoitzean sustatzen den identitate
kolektiboak generoaren definizio bat du, eta emakumeek egintzen garapenean
betetzen dituzten roletan zehazten da. Generoaren definizioa ama eta emaztearen
paperak bakar eta esklusibo gisa esleitzearen ondorioz sortu ohi den eredu
menderatzaileari erantzun diezaiokete, edo emakumearen definizio soziala
kontsumo-gizartearen garapenak dakartzan aldaketa-egoeretara egokitzen duten
eredu berriei. Prozesu horrek dakartzan bizimodu berriak hiri-ingurunean eta
belaunaldi gazteenetan sartzen dira nagusiki, eta emakumeen parte-hartze
publikoa baldintzatzen du nortasun-erreferente desberdinak sortzeak eta eredu
tradizionalaren ordezko genero-diskurtsoak objektibatzea ahalbidetzeak.
Hori dela eta, Unaik blogean esaten duen bezala, zer nolako jaiak nahi ditugu? Tradizio androzentristarekin jarraitzen duten jaiak edo parte-hartze berdintasunean oinarritutako jaiak, bai maila instituzionalean bai partikularrean?
Nire uste apalean argi dago jaiak edozein direla ere,
emakumeen zein gizonen parte-hartzea batu behar dutela. Tradizio matxistekin
hautsi behar dugu, non etxera baztertzen gaituen. Horren adibide dira txokoak,
elkarteak, hondabirria jaiak, duela gutxi arte antzarak Lekietion, eta ikusle
soilak garen hainbat gertakari.
Egia esan behar badut, nire herrian, Portugaleten, hainbat urte daramagu edozein indarkeria mota jasaten duten emakumeek, kasu horietan, laguntzeko bereizgarria duten lekuetara jo dezaketela. ...Jaietan mutilek nola jokatu behar duten azaltzen duen dekalogo bat argitaratzen den bezala, jazarpenik sentitu ez dezagun, emakume batengana hurbiltzeko modu zuzena dela esango dugu. Hori guztia, edozein indarkeria mota desagerrarazteko asmoz.
Aitortu behar dut aste honetan konturatu naizela zenbat
tradizio androzentrista ditugun Euskal Herrian. Horregatik uste dut premiazkoa
dela gizartea heztea, ez bakarrik horrelako gertaerek eragiten duten
genero-indarkeriaren alderdian, baizik eta gure jaien parte izan beharko
luketen aniztasun sozial, kultural eta sexualean. Izan ere, Begoña Ibarrolak
ospakizunetan dioen bezala, karga emozional eta afektibo handia dago. Ba goazen
afektibitatean heztera, aniztasunean eta aniztasunaren errespetuan. Gure jai
eta ospakizunetan gizarte ireki, tolerante eta berdintasunezko baten
aurrerapenak islatzea lortu nahi dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina