Deigarria
egin zaidana zera da, zenbat lege dauden eskolan berdintasuna babesten eta zein
gutxi betetzen diren errealitatean. Lege hauetan eskatzen den guztia bete izan
balitz, gure eskolen eta gure jendartearen egoera oso desberdina izango
litzateke.
Legen
artean HEZIBERRI 2020 aipatuko nuke, Curriculuma osatzeko proposamenak, 17
artikulua:
b)
Emakumeen jakintza eta gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen soziala eta
historikoa txertatzea, irakatsitako edukiak berrikusiz eta zuzenduz.
d)
Ikasleak trebatzea, aukera akademikoak egiten dituztenean, ez ditzaten aintzat
hartu generoan oinarritutako baldintzapenak.
Curriculumari
buruzko atala ez da betetzen, nire ustez, bigarren hezkuntzako ikastetxe batean
ere ez. Eta ez da erraztasunez beteko, errealitatea hau delako: irakasleek
testuliburuen curriculuma jarraitzen dute, eta argitaletxeek ez dituzte inoiz
sartu emakumeek historian curriculumari egindako ekarpenak.
Orientazio
dela eta, Neskak Bigarren Hezkuntzan badute guztiz barneratuta genero estereotipoak
eta horiek beraien hautaketa akademikoak eta bere etorkizunerako irteera
profesionalak baldintzatzen dituzte.
Aurreko edizioetako posten artean,
Patricia Oregirena aukeratu dut. Batez ere oso bisuala eta erakargarria delako
bere ekarpena. “Piktochart" programa erabili
du bere ekarpen guztiak aurkezpen batean antolatzeko. Benetan ikusgarria da.
Azaroaren 25a oso gertu dagoenez, Txurdinaga berritzeguneko
sitean hainbat materiala eta proposamenak batu ditugu:
Amaitzeko Orfidal abestia, Anita Parker eta La furiarena
jarri nahi dizuet.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina