2020/11/16

NORBERAREN ZAINTZA ETA EMAKUMEON ARTEKO SAREAK

 


Zaintza lanak oso garrantzitsuak diren honetan, esaldi hau irakurri dudan bezain pronto honen kartela egin behar nuela sentitu dut. Pandemia hau gure bizitzen ardatz bilakatu zenetik, elkar arteko zaintza izan da komunikabideetan pestona ezberdinen eskutik entzun dena. Hala ere, lan mota hau berriro ere emakumeon esku utzi eta berriro ere inolako errekonozimendua ez zaio eman.



Emakumeon eskuak, beti noranzko berdinean lanean dabiltzatenak, besteei begira. Besteen beharrizan guztiak asetzeko prest. Berdin du momentua, berdin dio nola gauden, beti gure ezpainek baiezkoa emango dute. Berdin dio guretzako tarterik ez badugu, emakumeok besteentzako bizi behar dugu, gure autonomia eta burujabetza besteen eskutan utziz.


Baina, feminismoak gure eskuak beste modu batetan baliatzeko iakastiko baligu? Aurretik ikasitako guztiak desikasteko baliatuko bagenu feminismoa? Nire ustez, hiru izango lirateke ekarpen nagusienak:



  • Emakumeon arteko sareak: Norbanakotik hasi behar du aldaketa beti, baina honek bakarrik egin behar dugunik ez du esaten. Emakumeok aliantzak sortu behar ditugu gura eartean eta horretarako, gure arteko sareak eraiki eta elikatu behar dira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat