2020/11/15

FEMINISMOA GUZTIENTZAKO ARNASGUNEA.


 Aipua aukeratzeko orduan, "Josebe Ituirrioz" ena aukeratu dut. 

Berak esaten duen bezala, inposatutako sistema heteropatriarkala gailentzen den  jendarte honetan, arnasguneak behar ditugu. Arnasguneak ematen diren genero zapalketak eta eskubide urraketak salatzeko, eta guzti hauei aurre egiteko.

 Gaur egun, agintzen duen gizarte-sistema patriarkatua, salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko eta kulturala da  feminismoa. Berak dioen moduan, feminismoan, praktikaz gain izatea ere garrantzia du. Norberak nahi duen moduan  askatasunez izatea . Mugimendu Feministan murgiltzean, tarteka bada ere, sortzen ditugun aliantzekin eta elkarrekin borrokatuz pixka bat askeago gara.

Ondorengo bideoan azaltzen den moduan, feminismoak egingo gaitu herri, egingo gaitu aske.

 
 
Hezkidetza, feminismoaren alaba den heinean, eta honen genero ikuspegia erabiltzen duenez, gure herri askea eraikitzeko beharrezkoa dugu. Hezkuntza proposamenak egiteko beharrezkoa dugun bezala.

 

Inguruan galdetu dudanean , Feminismoa Curriculum eduki moduan  landu duten, gehienek erantzun didate ezetz. Feminismoaren definizioa, historia...ez da ikasketetan gai bezala landu. Historiako  ikasgaian, baten batek aipatzen du landu duela; emakumeen bozka eskubidearen aldeko borrokaz hitz egin duela. 

Zehar-lerro bezala emakumezko eta gizonezkoen arteko  eskubide berdintasuna bai landu dela aipatu dute, gehienetan  etikako saioetan landu izan dutela. Lan lerroak partzialki landu izan dituzte.

Bestalde , feminismoan sakontzea eta formatzea  gehienetan hautu pertsonala izan dala aipatzen dute denek. Askotan ez jakintasun handia dago ere.

 

Emakume feminista bat aukeratu behar izan dudanean, internetetik bueltako ibili ondoren, Nekane Jurado ren aipamena egin nahi dut. 


Emakumearen inguruko hainbat artikulu eta  lan egin dituena:


Artikuluak:

 

Liburuak:
  •  Historia de las mujeres trabajadoras vascas en el mundo sociolaboral (Ipar Hegoa, 1998)
  • Mujer y economía (IPES, 1999)
  • La mujer en Euskal Herria (Basandere, 2001)
  • Lucha contra la exclusión y feminización de la pobreza (Ikusbide 2009)
  • Lucharon contra la hidra del patriarcado: Mujeres Libres (Eusko Lurra Fundazioa, 2017  

 Azken liburu hau  oso interesgarria iruditzen zait. Bertan, genero  indarkeri ekonomikoaz hitz egiten du. Hiru urteko ikerkuntza egin ostean sortutako liburua da.

Errepublikarekin, genero, klase eta botere ikuspegia zuten emakumeen  borroka azalarazten da. Ez du bakarrik teoriaz hitz egiten, praktikaz ere hitz egiten du. Emakume langileen borroka aipatzen du  XVII-IX. mendeetan. Mugimendu Sufragistaren  aurretik.

 Bertan agerian gelditzen da, emakumearen klase kontzientzia.

 Sinopsia.

 

 

Ikuspegi androzentriko eta patriarkaletik landutako memoria historikoak ezkutatu eta isilarazi egin ditu sistematikoki emakumeen ahotsak eta ekintzak. Horrelako lanak beharrezkoak dira emakume guztiei ahotsa emateko eta historian izan duten lekua aldarrikatzeko.

 Liburuaren aurkezpena:



Blogeko posta aukeratzeko orduan, JASO Z.E k idatzitakoa aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/11/feminismoa-bizitzeko-era-pertsonalaeta.html

Bertan , Feminismoari  esker ditugun hainbat eskubide aipatzen dituelako, eta feminismoari zor dioguna. Eta era berean, feminismoaren borrokan diharduten emakumeek jasan behar dituzten tratu txarrak, irainak  eta mehatxuak azalarazten dituelako.

#ALAITZ# FEMISMOAK





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina