Kaixo guztioi!
Maite naiz, odontologian lizentziatua eta lehen
hezkuntzan graduatua. Azken urtetan lanbide heziketako irakasle gisa aritu naiz
eta konturatu naiz hezkidetzaren arloan asko dagoela oraindik egiteke. Irakasle
bezala arlo horretan esku hartzeko estrategia desberdinak nahiz erronka honen
harira egindako proiektu eta aurrera pausuak ezagutu nahi nituzke.
Ezaugarri pertsonalei dagokienez, ezagutzen nautenek
pertsona enpatikoa, adeitsua eta argia naizela diote. Hobetu beharreko
aspektuei dagokienez ugari dira, besteak beste, zalantzatia, ez puntuala eta
lotsatia naizela esango nuke.
Nire zaletasunen artean irakurketa (nahiz eta azken
aldian lanarekin erlazionatutako
dokumentazioa irakurtzeko astirik baino ez daukadan), zinea, familia eta lagun
artean egotea… aurkitzen dira, baina gustukoen dudana nire zortzi hilabeteko
alabaren konpainiaz gozatzea da.
Ikastaroa hasteko irrikaz nago, hezkidetzaren inguruko
gauza berriak ikasi, ikusi eta gaia gertuagotik ezagutu ahal izateko.
Bukatzeko azpimarratuko nuke, talde berri batean
nagoenean pertsona alai eta umoretsuekin egotea eskertzen dudala, ezkortasunak
eta buru gogorkeriak deseroso sentiarazten nauelarik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina