2020/03/15

TRATU ONAK HARREMAN ONAK






      Harreman guztien oinarrian daude tratu onak. Lehenik eta behin NORBERARENGANAKO TRATU ONA; gure burua zainduz, gure burua ezagutuz eta errespetatuz soilik izango baikara gai besteak ezagutzeko, zaintzeko eta errespetatzeko.
       Tratu onetan oinarrituriko harremanek KOMUNIKAZIOA ARGIA bermatu beharko dute. Entzun diezaigun gure buruari, gure desioei, gure nahi eta sentimenduei eta adierazi diezaegun argi eta garbi nahi eta desio horiek gurekin harremanak dituztenei.

   Uknown-en Tratu onak bai! posta aukeratu dut batez ere tratu onei buruz eskaintzen duen dekalogoagatik:



1. Norbere burua maitatzea.

 2. Ondokoak entzun eta zaintzea. 

3. Beste pertsonaren pribatutasuna errespetatzea eta ez kontrolatzea. 

4. Beste pertsonaren askatasuna eta izaera errespetatzea.

5. Genero estereotipo diskriminatzaileak alboratzea.

6. Genero desberdinasunaren kontra aritzea.

7. Lan domestikoak partekatzea eta elkarri-laguntzea. 

8. Tratu txarrik ez ematea. 

9. Beste pertsonak ez molestatu piropo nahiz beste akoso-moduekin.

10. Jarrera matxistak deuseztatzea. 




                Baliabideak:
               


                         

                    Amodio zintzoen gida
          


                

                          

               Tratu onez
                       






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina