2020/03/16

Tratu oneko zaintzak erdigunean, oraingoan bai?


"Tratu onak hezkuntza-komunitatean harremanetarako ardatz" gaiaren inguruan aritzerakoan, ideia batzuk landu ditugu:

Tratu onekiko erantzunkidetasuna, laguntasuna eta maitasuna, erromantitzismo faltsutik aldendutako autonomiaz bizitzea, zaintza lana ikusgai jartzea, elkar-ardura izatea, estereotipoak kuestionatuz...







Aurreko edizioetako “Erantzunkidetasuna helburu” ekarpena azpimarratuko nuke, bai izenburuarengatik eta bereizki, ondoko irudi honengatik; lanen partekatzea oinarrizkoa delako,



Gaur egun gertatzen ari den egoera erreala da Ikasleekin lantzeko aproposa: Zein dira bizitza erdian jartzearen baldintzak? Nork zaindu behar du nor? Zein dira pertsonen oinarrizko beharrak? Gozputzen zainketa, garbitasuna, janaria, loa, osasuna, etxea, soldata duineko lana, besteekin bizitzea, elkar laguntza, lagunak izatea, ikastea, jolastea…Groseko Asanbladak 2020ko martxoaren 15ean dion bezala, mezu indibidualistei aurre egiteko elkartasuna da erantzuna:



Hona hemen ikasleek, etxean egongo direnez, jarraitu dezaketen proposamen polita #zaindugaitezen:



Zein dira jendartean lantzeko erronkak? Elkardependienteak garela konturatzea, elkarren beharra dugula kontutan hartzea, inor ezin dezakegula aparte utzi, eskubideak norbanakoak ere badirela eta zaintza sarea ezinbetsekoa dela; ikas-sareak antolatzea ere ekimen interesgarria izan daitekela ikustea eta haur eta gazteak ere ekimena izan dezaketela bere mailan.

Ez gara ari azken finean ikasleen konpetentziak garatze bidean? Norbera izaten ikasi, elkarbizitzen eta berdintasunean bizitzen ikasi, ekimena izaten ikasi, pentsamendu kritikoa izaten ikasi, komunikatzen ikasi…

Ardura zerbait bada, komunitarioa da. Eta komunitatea antolatzen bada...































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina