Hilabete batzuk elkarrekin pasatu ditugu eta hilabete hauetan zuekin gauza asko bizi, hausnartu, desikasi, asmatu, pentsatu, identifikatu, komunikatu... egin ditut, baina, batez ere, zuen ondoan BETAURREKO MOREAK JANTZI DITUT ETA GAUZA ASKO IKASI DITUT. Orain ulertu dut zer den hezkidetza, orain ulertu dut feminismoa, orain ulertu ditut gauza asko eta asko...
Benetan, mila esker eman didazuen guztiagatik eta betaurreko moreak inoiz ez kentzea espero dut.
Eta hemen uzten dizuet, hitz hauek idazten ditudan bitartean, asmatzen ari naizen testua:
"Txikia nintzenean nire laranja erdia aurkitu behar nuela esan zidaten, eta sinetsarazi zidaten ni ez nengoela osorik. Horregatik, munduan zehar nire laranja erdia bilatu nuen: mendi guztietara joan nintzen, itsasoan begiratu nuen, zuhaitz guztien atzean bilatu nuen, elurra ere arakatu nuen..., baina nire laranja erdia ez zegoen inon.
Nekatuta, arratsalde batean, zuhaitz baten azpian eseri nintzen eta eguzkia, pixkanaka-pixkanaka, ezkutatzen zen bitartean, nire barruan ahots bat entzun nuen:
ez jarraitu zure bilaketarekin, ez duzu behar. Behar duzun guztia zugan dago. Ez duzu laranja erdirik behar, laranja osoa zarelako.
Orduan, egia handi horretaz konturatu nintzenean, etxera itzuli nintzen irribarre zabal batekin aurpegian: INOIZ EZ NINTZATEKE BAKARRIK EGONGO, SINETSARAZI ZIDATEN BEZALA".
Espero dut zuen gustukoa izatea, baina da orain sentitu dudana.
Mila esker.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina