2023/03/19

AMODIO OSASUNTSUA


 AMODIO OSASUNTSUA, bi hitz horiek aukeratu ditut izenburu bezala eta aste honetako lana hasteko. 

Nafarroako Gazte Kontseiluak amodio osasuntsuari buruz hitz egiten duenean maitasun erromantikoaren aurka erabiltzen du, baina nik kontzeptu hori aukeratu dut ez erabiltzeko bakarrik bikotearekin, pertsona guztiekin baizik. Horrela bada,  Nafarroako Gazte Kontseiluak jasotzen dituen lantzeko alderdiak edozein pertsonarekin aplikatu beharko lirateke, hau da, bikotearekin zein lagunekin eta inguruko pertsonekin. Eta horrela balitz TRATU ONAK sustatzen egongo ginateke. Alderdi horiek hauexek dira: 

  • elkarri begirunea
  • askatasuna
  • independentzia
  • autonomia
  • erantzukidetasuna
  • enpatia
  • berdintasuna
  • asertzio-komunikazioa.
Horretarako, patriarkatuaren defentzaileei oso argi utzi behar diegu, Amaia Portugalek esaten duen bezala, garunek ez daukatela generorik: “Ezaugarri batzuk arruntagoak dira emakumeen artean gizonen artean baino, beste batzuk arruntagoak gizonen artean emakumeen artean baino, eta beste batzuk ohikoak dira emakume zein gizonen artean. Baina giza garunak ezin dira bi kategoriatan sailkatu. Ez dago garun maskulino edo femeninorik”, beraz, patriarkatua asmakizun sozio-kulturala baino ez da, oinarri zientifikorik gabe.

Baina patriarkatuak min handia egin (eta egiten) du, eta, orokorrean, emakumeok barne borroka mantentzen dugu egunero: alde batetik txikitatik ikasi dugun guztia barneratuta daukagu, eta beste alde batetik feminismoarekin batera pentsatzen duguna daukagu. Gauza asko desikasi behar ditugu beste berri batzuk eta berdintasunaren aldekoak finkatzeko. 

Horrekin lotuta beste urtetako ikastarokideek egindako post-en artean Leirerena aukeratu dut berak esaten duenean "aurreiritziak tratu onen etsai" arrazoi osoa daukala pentsatzen dudalako. Horrez gain, Leirek nola tratatu duen gaia gustatu zait, eta berak esaten duen bezala, TRATU ONAK sustatzeko erdigunean ELKAR-ARDURA jarri behar dugu, elkar-ardura etxeko lanetan, zaintzan eta ekofeminismoan horiek guztiak orain arte emakumeen ardurak eta ezkutatuko lanak baitira. Eta ekofeminismoari buruz hona hemen Yayo Herreroren hitzaldia "escuelas feministas para desarrollar la coeducación" izenekoa, eta hitzaldiaren PDF-a. Interesgarria iruditzen zait.

Puntu honetara iritsita, Hezkuntzaren garrantziaz ohartuko gara, eta hori adierazteko bi akrostiko egin ditut:


Bi esaldiak errealitate berdina adierazteko: HEZKUNTZAREN GARRANTZIA TRATU ONAK SUSTATZEKO. Horrela bada, Hezkuntzan, Hezkidetza eta Elkarbizitzaren eskutik, TRATU ONAK sustatzeko eta lortzeko hauexek izan behar dira planteatu behar ditugun erronkak eta landu behar ditugun aspektuak:
  • Autoestimua eta autokontzeptua
  • Berdintasuna
  • Komunikazioa
  • Enpatia
  • Ondo tratatzen ikastea
  • Norberaren eta besteen balorazioa
  • Tratu onak eta txarrak identifikatzea
  • Harremanak lantzea: norberarekin eta besteekin
  • Genero-desberdintasunak identifikatzea eta lantzea
  • Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak identifikatzea eta lantzea
  • Sentimenduak eta emozioak ezagutzea eta identifikatzea
  • Lankidetza
  • Desberdintasunak errespetatzea
Amaitzeko, hemen uzten dizkizuet "85 cortometrajes para educar en valores". Laburrak dira, baina edukiz beteta daude eta uste dut oso baliogarriak izan daitezkeela balioetan eta tratu onetan hezteko. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina