2023/03/19

 

                   MAITE DITUT MAITE 

 

Tratu onaren kultura  hezkuntza eremuan  garatzeko  bere oinarrian,  pertsonen arteko harremanen zainketa sustatzea suposatzen du. Harremana zer den  hausnartzean lehendabizi, geure buruari erreparatu behar diogu  bakoitzak nolako tratua izan  bere buruarekin halako harreman kalitateak izango bai  ditu bere inguruarekin eta.

Beraz, nor bere buruaren zaintzatik arduratzen hasiz  elkarren arteko zaintza  osasuntsura  eta tratu onaren harreman eredu batera hurbiltzeko norabidea hartzea posible izango dugu

Nolako hezkuntza eredua sustatu nahi dugu? Eta nolako eragina izan nahi dugu sozietatean?

Nire ustez, hezkuntza eremuari dagokionez harremanak era parekidean eraikitzeko ikasleek pertsonak eta izaki sozialak izateko garatu beharreko konpetentziak izango dira erronka nagusiak.  Zehazki:

Hezkuntza testuinguru hezkidetzailea sustatzea ezinbestekoa da:  ume, nerabe eta gazte bakoitzari ikaste prozesuaren zehar, beraien  buruaren jabetza lortzeko heziz. Honek zehazki bai ikasle bakoitzaren alderdi pertsonala zein sozialetik honako lanketa suposatzen du: 

  •  bakoitzak bere buruaren autoezagutza garatzea(bakoitza bere indargune eta ahuleziez jabetu)

  •  autoestimu osasuntsua lortzea (besteenganako  harrokeriarekin nahasi gabe)
  • Jarrera kritikoa lantzea estereotipoen inposaketaren aurrean.

  • Jarrera asertiboa  landu eta irakatsi: “ez esan behar denean “ez” esaten irakatsiz beldurrik  gabe.
  • Maitasunezko harreman ona zer den erakustea eta genero indarkeria zertan datzan ondo aztertzea.

  •  Maitasun erromantikoaren mitoak geletan  haustea

Bestetik, pertsonen arteko harremanetan eta lan taldeetan halako jarrerak lantzea eta hauetan trebatzea beharrekoak dira :

  • Besteak diren bezalakoak onartzen ikastea EPAIKETARIK gabe.
  • Besteei entzuten ikastea.
  • Besteekin begirunez jokatzea.
  •  Manipulazioei eta erasoei ezetz esaten irakastea. 
  •  Interdependentzia  eta elkarren zainketan heztea. 

 Bizi-inguruaren gainerako   zainketa eta begirunea lantzea eta irakastea behar ditugu: jasangarritasun ekologikoaren kontzientzia eta kontsumo ohiturak aztertuz jarrera kritikoa landu eta sustatu.

Materialak

*TRATU ONEZ”, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan bizikidetza hobetzeko VI. Kanpaina argitaratutako materiala: Ikasgelako araudiaren proiektua garatzeko.                      

                                                 

file:///C:/Users/Teresa/AppData/Local/Temp/Temp1_TRATU%20ONEZ-%20NAFARROA.zip/TRATU%20ONEZ-%20NAFARROA/Tratu%20onez.pdf

 

*Gatazkek irakatsi naute: gatazkak elkarbizitza estrategiak eta lanketan murgiltzeko aukera paregabeko egoerak dira. Hona hemen BIZIKASI zintzilikatuta duen material bildumaren artean, gelan gatazkak lantzeko  aukeratutako materiala.

https://bizikasi.euskadi.eus/eu/gatazkek-irakatsi-didate

 

***Aste honetan aukeratutako posta: https://hezkeh0506.blogspot.com/2022/03/zaintza-tratu-onen-abiapuntua.html

Zaintza tratu onaren abiapuntua izenburuaren pean blog honetako argitalpenean ondorengo hausnarketa plazaratzen du Aldaketa, geure baitan hasi behar da. Gure erantzukizunetik, erantzukizun partekatura”.

Bestalde, geletan tratu onaren lanketa garatzeko material ugaria zintzilikatua aurkitu daiteke ere.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina