Ni 1992an naiz jaioa. Jakingo duzue, beraz, ni ere sareekin hazi nintzela. Beharbada, erdiko lekuren batean nago kokatua; hau da, gaur egungo gazteen bezain murgilduta sareetan ez nago, kalean lokatzarekin jolasten ere ikasi nuen, baina egia da 10 urte inguru izango nituela Messenger erabiltzen hasi nintzenean lagunekin (eta ez hain lagunekin) komunikatzeko. Gogoratzen al duzue Messenger-a?
Nire burua ere, beraz, orain gai
naiz ikusteko sare sozialen erabilera txarraren biktima. Ez bertan jasandako
tratuagatik, baizik eta horien erabilera desegokiak aurrez-aurre komunikatzeko
gaitasuna gutxitu zigulako.
Beste alde batetik, esan beharra
daukat feminismoaren munduan sare sozialen bidez sartu nintzela ni ere. Bai
Twitter, zein Facebook edo Instragam-en erabiltzailea naiz eta bertan ezagutu
ditut gaur egungo erreferente garrantzitsuak. Horregatik esan dezaket atal
honen gakoa ez dela izan berria niretzat; bai, ordea, jakitea hezkuntza munduan
zein ikerketa munduan jopuntu direla sareak.
Nire ustetan gako honi dagokion
erronka nagusia ez dago “betiko” erronketik oso urrun; hau da, ume eta, batez
ere, nerabezaro eta helduen arteko gatazka asko elkar ulertzeko zailtasunetik
etorri dira. Alde batetik, helduon artean gazteak gutxiesteko ohitura egon
delako; bestalde, nerabezaroaren ezaugarri den familiatik edota
erreferenteetatik (irakasle, etab.) aldentzeko beharragatik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina