3.
jarduera: Sare Sozialei buruz hausnartzen
Niretzat berria izan den kontzeptu bat sare sozialen erabilpen intelektuala posiblea izatea da; gaur egun orokorrean jasotzen dugun argazkitik atera gaitezkeela, alegia. Ezin ahantz dezakegu, hala ere, sare sozialen inguruko erabileraren gainean solasten diren albisteak nondik iristen zaizkigun, guri baitagokigu irakurketa kritikoa egitea eta iturriaren arabera baleko egitea ala ez.
Irakaskuntza eremuari helduz eta sare sozialak gizartearen ispilu izaki, hasteko, bertan zer-nola aritu eta onartu argitzen lagundu behar diegu ikasleei, neskei zein mutilei: Itxurakeria, ziberjazarpena, maskulinitate berriak, anonimotasuna, intimitatea babestu, harremanak genero ikuspegitik aztertu, sexismoa eta indarkeria matxista identifikatu, etab. Gako hauek lantzeko ezinbestekoa zaigu, besteak beste, begirada zabaltzea, hitz egiteko giro aproposa edukitzea (ez soilik gaiaz aritu nahi dugunean, uneoro, baizik) eta haien hitzek balioa dutela transmititzea.Eta bukatzeko, guk egin dugun bezalaxe, ingurune digitalean emakumeok daukagun presentziaz hausnartzeko tarteak eskaini behar dizkiegu; oraina irauli daitekeelako eta gurekin batera ETORKIZUNA direlako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina