2021/10/18

Denon ardura, denon alde

 Hezkidetzaz galdetu dut inguruan. Bi inguru motatan: irakaskuntzan ari den jendearen artean eta irakaskuntzatik kanpokoen artean. Irakaskuntzatik at daudenek aurpegi arraroz begiratu didate: hezki...zer? Gehienek ez dute, lehen botean behintzat, zertaz galdetzen ari nintzen jakin. Berriro esan eta deduzitu dute gutxi batzuek, sakontzeko aukera handirik gabe. Irakaskuntzan ari direnentzat termino ezagunagoa izanagatik ere, oro har urruna egiten zaie. Ikastetxean inoiz entzun dute horren berri, hezkidetzako arduraduna dagoela badakite, eta gutxi gehiago. Irakasle konkretu baten "marroia" edo "bai, baina hori gustatu egiten zaio gaia. Guk batzuetan langundu bai, baina bestela ez diogu kasu handiegirik egiten". 

Harritu nau bai gaiaren inguruko ezagutza murritzak, baina harenganako interes faltak ere. Eta ez parekidetasunaren ardurarik ez dutelako edo euren burua feministatzat ez dutelako, baizik eta lan mundua eta gaia nola urruntzen diren, askotan lan-baldintzek gehiagorako ematen ez dutelako agian. 

"Zehar lerroa" hitza aipatu du bateren batek, honakoa ere gehituz "baina badakizu, zehar lerroarena tranpa bat da, ezer ez egiteko". Nahi baino gutxiago lantzen dutela aipatzen dute gehienek. Kontzientzia izan badutela, baina astirik ez. "Edo agian ez diogu behar besteko garrantzirik ematen edo lehentasun mailarik aitortzen" adierazi du batek. 

Esandakoak entzunda, honako leloa sortu dut: 


Esandakoa, beraz, denon ardura da eta etengabe egitekoa. Blogeko sarrera hau erreferentziatzat hartuta, betaurreko moreak janztean datza gakoa. Esaldi errepikatuegia agian, baina ez edukiz hustua. Munduari begiratzeko era aldatzen badugu, mundua bera alda genezake agian. 

 Amaitzeko, hezkidetza lantzeko nire bost arrazoiak, honakoak:

- behar sozial handia dagoelako

- justiziazkoa delako

- feminismora bidean ezinbestekoa delako

- denon ardura delako

- guk egiten ez badugu, ez duelako inork egingo gugatik

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina