1 blokea / 2. Astea.
3. Jarduera: sexu-genero sistemari buruz hausnartzen.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/sexu-genero-estereotipoak-bueltaka.html
Aurreko edizioetako post hau aukeratu dot bere mezua modu zuzenean adierazten duelako.
Gainera bere alaben inguru hurbileko informazioa erabili du iturri bezala eta
hori alde positibotzat hartu dot. Aldi berean eta egileak idatzitako esaldi
bati helduz (“Are gehiago, nesken arteko kategoriek sexu-genero
estereotipoen eragina dutela”) esango nuke puntu hau dela niretzat larrienetariko bat
hain zuzen ere, neskek beraiek erreproduzitzea genero estereotipoak. Horrela
eta tamalez, zailago izango da gizonok konbentzitzea gure pentsamoldea,
aurreiritziak eta abar aldatzeko. Hortaz,
eta hobekuntza proposamen gisa: agian hori da lehen erronka, emakumeok
kontziente izatea estereotipo horietaz, eta beraiek ere paradogikoki ez
murgiltzea androzentrismoan.
Bestalde,
gaian bakarka landutakoen ondorioz, nire jakinmina piztu du Simone de Beauvoir-en
esaldiak: “ez da emakume jaiotzen,
emakume izatera irizten baizik”. Hemendik aurrera nire inguru hurbilean ohartuko naiz gehiago nola gorpuztu al den intelektual
frantzesak esandakoa. Garbi dago sexu biologikoa ezik, autore honentzat emakume
izateko, edo izatera heltzeko, abiapuantua eraikuntza kulturala edo “generoa”
dela. Eta ideia hau, hainbat urte pasa ondoren oso iraultzailea da oraindik.
Azkenik,
nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko oztopoak aurreiritziak,
estereotipoak eta batez ere belaunaldiz belaunaldi jaso dogun hezkuntza
(etxean, ikastetxean,…) dira. Einsteinek esan zuen bezala, errazagoa da atomo
bat suntsitzea aurreiritzi bat baino, hortaz, badago zeregina.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina