Iazko sarrera
hau gustatu zait IDENTITATEA LIBRE GARATZEN, nire ustez funtsezkoa den zerbait aipatzen duelako; hau da,
identitatearen eraikuntza bizitzan zehar ematen den zerbait dinamikoa da, eta
ahalik eta modu askeenean egin beharko litzateke. Gainera, https://www.youtube.com/watch?
Irakasten
dugunari ( matematika, gizarte, ingelesa… ) erreferentzia egiten ez dion
curriculumaren zati bat dago baina, era berean, garrantzitsua dena, curriculum
ezkutua da eta eragin nabarmena du ikasleengan; generoa, morala, identitatea eta
abar lantzen du. Irakasle gisa “ohiko” curriculuma bakarrik sakon lantzen
badugu, garrantzi handiko zerbait ahaztuko genuke; izan ere, ezkutuko
curriculumean lantzen dena egunero eta ikasle guztiekin landu behar da, genero-rolak
landuz eskolatzearen lehen urteetatik, identitatea garatu arte ikasleen adinak
aurrera egin ahala.
Azken puntu hau lantzeko cogameducako jarduera batzuk aurkitu ditut interneten. Hauen artean hurrengoa:
Ikasleekin honako bideo hau ikusi ondoren ,
Hainbat galdera egin ditzakegu:
- Nola ikusten duzue zuek?
- Ulertzen al duzue horrela sentitzea? Ezagutzen duzue horrela sentitzen den norbait?
- Zergatik uste duzu edo sentitzen duzu zure lagunek soineko batekin ikusten dutela?
- Zer egin dezakezu zure LGTB lagunek horrelakorik izan ez dezaten?
Inpresioa/sentimendua?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina