Identitatea garatzea bizitza osoko zeregin dinamiko eta konplexua dela ikasi dugu, asteon. Etenik gabeko prozesu pertsonala eta soziala.
Besteentzat egiten dudana naiz leloa duen NOLA EGON sarrera aukeratu dut; izan ere, interesgarria iruditu zait haur hezkuntzako gelan ikasleek jolas sinbolikoan murgilduta nola jokatzen duten azaldu izana, batez ere haurrei 4-5 urtera iristen direnean somatzen zaien jauzia edo aldea. Hain txikitatik gizartean errotutako estereotipoak barneratzen hastearekin batera, zoritxarrez, askatasuna galtzen hasten dira, eta, horretan, modu positiboan eragin dezakegu hezitzaile garen aldetik.
Hain zuzen ere, hari horretatikoa da KINKA blogeko ekarpen hau.
Gure inguru hurbilean, irakasleongandik eta gurasoengandik hasita, FORMAZIOA behar dugula uste dut: modu horretan iritsi ahal izango gara ikasleengana. Ez da nahikoa hainbat genero-identitate daudela azpimarratzea, eta horien berri azaletik soilik ematea; horixe bera ondorioztatu dut Amelia Barquinen KIKA blogeko ekarpena irakurrita.
Hezkuntzan, curriculum ezkutuaren barnean, besteak beste, galdera hauen inguruko hausnarketa bultza dezakegu:
Zenbat denbora eskaintzen diegu neskei eta zenbat mutilei?
Zeren inguruan hitz egiten dugu neskekin eta zeren inguruan mutilekin?
Nola zuzentzen gara neskengana eta nola mutilengana?
Zer espero dugu neskengandik eta zer mutilengandik?
Dikotomian oinarritzen al gara?
...
Erantzunkizun handia dugu hezkuntzan, identitatearen garapenari dagokionez (ere); beraz, ahal bait arinen hasi behar dugu askatasuna bermatzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina