Botere
sistema juridikoek gerora errepresentatzen dituzten subjektuak ekoizten
dituztela kontuan hartuta, nabarmendu, subjektu juridikoak praktika
baztertzaile batzuen bidez eratzen direla, xede legitimatzaile eta baztertzaile
batzuekin. Gainera, eragiketa politiko horiek, oso ondo ezkutatzen eta
naturalizatzen dira, analisi politikoak egitura juridikoak haien oinarriak
balira bezala aurkezten dituelako.
Praktika
baztertzaile horien muinean, sistema heteropatriarkala koka genezake, zeinak
edozein genero eta orientazio afektibo sexualen gainetik, genero maskulinoa eta
heterosexualitatea ezartzen dituen, sistema soziopolitiko bat zehaztuz.
Ondorioz, sistema honek indartzen duen maskulinitate hegemonikoak, izaera
normatiboa hartzen du, misoginia, homofobia, matxismoa eta hegemonia elikatzen
dituelarik.
Sistema
horretan, heteroarauak zehazten du orientazio afektibo-sexuala; rolak eta
pertsonen artean eratzen diren harremanak “gizon-emakume” sistema bitarrean
eman behar direla, eta sexu-biologikoak, genero adierazpenarekin zein sozialki
honi onartutako desioekin bat egin behar duela alegia.
Plazera
zein intimitatea emateko dugun behar fisiko eta afektiboa gizaki guztiok
partekatzen dugun arren, hau modu desberdin batean bizi du bakoitzak eta
horregatik, beharrezkoa deritzot, entzuteko gaitasuna hartzea, gustoko dugun
hori, zein gustoko ez duguna identifikatzeko zein adierazteko gaitasuna
lantzea; Ruiz
Repullok, sexualitatearen garapen osasuntsu eta atseginaren alde egiteak
duen garrantzia nabarmena azpimarratzen du, modu horretan, pertsona baten
garapen integrala bultzatzen dela esanez.
Sexualitatea
nortasunaren garapenarekin, gizarte-egiturekin zein harreman sozialekin estuki
lotuta egonik, funtsezkoa deritzot ere, autoestimuaren eta autokontzeptuaren
gaia lantzea, norbere burua ezagutu, eta onartzeko, eta era berean, harreman
sozio afektiboak ulertu eta hobeto kudeatzen ikasteko; izan ere, hezkuntza
afektibo-sexualak duen helburuetako bat, ikasleriaren behar afektiboak asetze
aldera, pertsonen arteko harremanak jorratzea da.
Beraz,
azpimarratu, ezinbestekoa dela genero-identitate guztiak errespetatuko dituen
eredu inklusiboan heztea, pertsona guztien errespetua, tratu onak eta
eskubide-berdintasuna lortzeko. Hala ere, egungo hezkuntza sistema
erreparatuz gero, ez dago sexu hezkuntza aurrera eramateko beharrezkotasunik,
eta ondorioz, sexu hezkuntza integralik; gaiarekin lotura duten proiektu
gehienak, noizbehinka gertatzen dira, hauen baliabide iturri nagusia, diru-laguntza
puntualak direlarik. Nire ustez baina, beharrezkoa da nerabezaroko sexu-hezkuntzari
berehala ekin eta edukiak modu argi batean egituratzea.
Izan
ere, gazteek harreman afektibo sexualekiko jasotzen duten informazioa, ez da
giro lasai batean eta taburik gabe transmititzen, eta ondorioz, hau modu
irekian eta askatasunez erabiltzeko oztopoak aurkitzen dituzte. Hau da,
nerabeek informazioa izan arren, zalantzak izanez gero edota zerbaitekin
desados badaude, ez dute adierazten; hau adieraztera iritsiz gero, berdinen taldean
egiten dute, antzeko zalantzak dituzten eta egoera berean dauden beste
nerabeekin.
Familiak
duen rola ere aipatu nahiko nuke, hau baita haurra sozializatzen den lehen
testuingurua, eta horregatik, funtsezkoa dela deritzot familiako kide guztien artean
errespetuzko harremanak sortu eta lantzea. Izan ere, hori horrela bada,
haurrak, nola jokatu behar duen ikasiko du eta giro positiboan haziko da,
familia, pertsonak babesten eta maitatzen duen babes eremu gisa ulertuko
duelarik; oinarrizko ezagutza hori lortzen badu, besteekiko harremanetan ere
islatuko da.
Pertsonalki,
aniztasunak gizartean presentzia nabaria izateak, bai kolektiboki zein
indibidualki aberasten gaituela pentsatzen dut; pertsona gisa hazteaz gain,
beste izateko, bizitzeko eta pentsatzeko modu batzuk erakusten dizkigu.
Arazoaren oinarria, aniztasuna bera pertsona gisa hazten gaituen zein bizitzeko
eta pentsatzeko beste modu batzuk erakusten dizkigun gertaera gisa ikusi
beharrean, honen aurrean sortzen diren gatazketan dagoenaren ustea daukat;
zehazki, aniztasun hori kudeatzen ez dakigunean edota hau positibotzat jotzen
duen oinarri sozialik ez egotean.
Hortaz,
hezitzaile gisa azpimarratuko nituzkeen erronkak hurrengoak dira:
·
Aniztasun afektibo-sexualarekiko
sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lantzea ikasleriarekin.
·
Sexu hezkuntza integral baten
beharra aldarrikatzea, eta horraino iristeko bidea egin bitartean, proposamen,
material eta ekintza ezberdinak sortzea.
·
Mota guztietako aniztasuna
errespetatzen duen gizarte batean bizitzeko eta parte-hartzeko behar diren
trebetasunak lantzea: elkarrizketa, entzutea, gogoeta eta argudioak, enpatia,
errespetua edo genero-kontzientzia.
·
Irakaslegoa sexu- eta genero-aniztasunean
prestatzea.
·
Elkarrekin ezagutzak partekatuko,
desberintasunarekiko errespetua landuko eta harreman afektibo-sexualen inguruan
konfiantzan aritzea bermatuko duen giro egokia sortzea.
·
Genero edo sexu arrazoiengatik
ematen den edozein egoera, jarrera, gatazka zein bazterkeria identifikatzeko eta
honen aurrean ekiteko gaitasuna lantzea.
Kasu
honetan, pasaden urteko HEZKUNTZA
AFEKTIBO-SEXUALA, TABUAK GAINDITUZ sarrera aukeratu dut hausnarketa hau
jorratzeko; batetik, erreferentzia eta ekarpen asko dituelako, eta oso
interesgarria egin zaidalako bestalde.
Irene
Ruiz Corpasek gauzaturiko Bilboko
emakume gazte feministen maitasun bizipen eta diskurtsoak dokumentua uzten
dut eskuragarri, oso interesgarria iruditzen bait zait hau. Horrez gain,
aipamena egin nahiko nioke ere, STEILASen Iraultzeko
Prest materialari, zeinak hezkuntza komunitateko kide ezberdinei bideratuta
dauden jarduera ezberdinak planteatzen dituen.
Azkenik, Yes, we fuck! Izeneko dokumentala
gomendatu nahiko nuke, patriarkatua, binarismoa, kapazitismoa zein “cis” izatea
zalantzan jartzen dituelako. Oso oso interesgarria, nork bere buruaren
aurreiritziak kuestionatzeko. Zerbait laburragoa nahi izanez gero, elkarrizketa bat uzten dizuet eskura hementxe
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina