2022/03/02

Gatazkak ondo kudeatzen

 




Sarrera hau gomendatzen dut gatazkeei aurre egin, idatzi duen pertsonari bezala,  niri ere oso interesgarria iruditzen zaidalako "kultura positiboaren" gaia. Sarreran aipatzen ditu lan egin behar diren bost eremu:
- Kontzientzia hartu
- Curriculuma
- Banakako tutoretza
- Partaidetza
- Antolakuntza 
 
Uste dut, bigarren hezkuntzan behintzat, ez dela lantzen gatazken problematika. Askotan, irakasleak ez daki nola kudeatu ikasleen arteko gatazka bat ikasgelan, eta ikasketa-buruarengana bideratzen du. Irakasleoi formakuntza falta zaigu gelako gatazkak ondo kudeatzeko. Funtsezkoa dela uste dut, eta askotan ahaztu egiten da.

 
Bideo honetan https://www.youtube.com/watch?v=JRcjzzn1w24 gurasoei azaltzen zaie nola lagundu seme-alabei gatazkak konpontzen. Ematen dituen tresnak irakasleentzat ere baliagarriak dira:
- Komunikazioa haurrarekin, bere ikuspuntua eta nola sentitzen den azal dezan
- Gatazka baten aurrean nola jokatu irakastea
- Azaldu helburua ez dela inork irabaztea, baizik eta akordio batera iristea.
 
Beste aldetik, honako artikulu hau ere gomendatzen dut El conflicto desde una perspectiva de género. Artikuluaren sarreran genero-ikuspegiaren garrantzia aipatzen da:
 
"Gatazka beti dago presente gizakien arteko harremanetan, gizakien sexua edozein dela ere. Hala eta guztiz ere, emakumeen eta gizonen arteko elkarrekintzan, boterearen desberdintasunak  funtsezko zeregina du tentsio-sortzaile gisa, eta gizonek eta emakumeek aurre egiteko baliabide motak ere desberdinak dira".



 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina