Izenburutzat aukeratu ditudan hitzak Diana Ibargutxi Abarrategirenak (Laudio, 1983) dira, sexologian eta psikologian aditua. Niretzak klabeak dira Heziketa afektibo-sexualean.
Artikulu interesgarria du Dianak, gaur egungo sexu heziketaren inguruan; zer da sexua, sexu harremana, zein den errealitatea, familia testuingurua, ea.
“Erraldoien aurkako borroka da sexu heziketarena, mito guztiak oso barneratuta daude”
"Ezetza eta baietza txikitu egin behar dira: ez, baina zer ez? Ez momentu honetan... Ez ditugu baietzean hezten umeak, gazteak ez helduak. Ezetzean geratu gara, mugetan, aukerak zabaldu ordez"
"Harremanetan hiru arau daude: komunikazioa, errespetua eta adostasuna. Beste era batera esanda, komunikatu egin behar gara, adosten duguna errespetatzeko"
Aste honetako gaia aztertzerakoan, konturatu naiz gaur egun jendartean sexualitateak duen esanahia anitza dela; gaiaren inguruan artikulu eta iritzi desberdinak irakurri ondoren, askotan agertzen da eredu heteropatriarkalak duen eragina; eredu heterosexistaren presentzia, botere harremanak, genero rolak, eredu normatiboak …
Nire ustez, oraindik oso presente daude eredu sexistak, eta maskulinitate tradizionalaren ereduak indar gehiago hartzen du askotan harreman sexualetan; hedabideetan ere ikuspuntu heterosexuala dago.
Bestetik, konturatzen naiz sexualitatean eragin handia duela hizkuntzak; orokorrean sexualitatearen inguruko hizkuntza genitaleekin erlazionatzen da (medikuntza, biologia…); batzuetan, genitaleei erreferentzia egiten zaie baina irainak erabiliz; egunerokotasunean hizkuntzak duen eragina kontutan hartu beharko genuke sexualitatea zerbait positibo bezala transmititzeko.
Afektibitatea ere gakoa da nire ustez sexualitatea lantzeko eta sexualitatearen bizipenak era positiboan eta pozgarrian bizitzeko.
Sexualitate aniztasuna erakutsi beharko litzateke, LGTBIQ+ erreferente gehiago, baina ez bakarrik hedabideetatik hartutakoak, egunerokotasunetik ere.
Ibai Fresnedoren “Sexualitatea pertsonaren dimentsio bat baino gehiago da: garena da” artikuluan (Unibertsitatea.net blogean, 2020) bere hitzak aipatuko ditut:
”haur zein gazteek erreprodukzioari, harreman erotikoei edota pornografiari lotutako informazio asko dute, baina sexualitateari lotutako beste hainbat esparruetan hutsune eta premia handiak dituzte”
Pornografiaren inguruko datuek ere hausnarketa egin beharra dagoela adierazten dute:
Iturria: https://www.daleunavuelta.org/
Eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak:
-Formakuntza irakasle eta hezitzaileentzat, hezkuntza afektibo-sexuala lantze aldera; baita familientzat, sexualitatearen lanketa komuna egin ahal izateko .
- Sexu aniztasuna egunerokotasunean normalizatu, bai hizkuntzan bai erabiltzen diren materialetan.
- Homofobia eta LGTBIQ+ taldeen fobiaren aurka lan egitea.
- Gorputzaren autoezagutza eta onarpena eta gorputz desberdinen erakarpen-eredu ez normatiboak lantzea.
- Sexualitatea eta pornografiaren inguruan hausnarketa sortzea, hitz egitea.
Gai hau lantzeko, oso egokia iruditzen zait ondoko bideoa:
“Las confesiones de varias chicas sobre sus relaciones sexuales” (Salvados. Jordi Évole)
-Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta sustatzea, edozein bazterkeri aldarazteko.
Aukeratu dudan postean izenburua gustatu zait, “Maitasunak ez du etiketarik”;
Pornografiaren eraginaren hausnarketa egiten du bertan, nire ustez oso garrantzitsua eta beharrezkoa gaur egun egitea ikasleekin, irakasleekin eta familiekin.
Gaiaren inguruko baliabideak:
Bideoa: DBHko ikasleekin sexu hezkuntzaren inguruan hausnarketa bideratzeko.
Mireia Cifuentes eta Gaizka Tovar sexologoek DBHn emandako ikastaro bateko saioa. (2015). Sexualitatea, sexua eta generoaren arteko bereizketa dira gai nagusiak.
Sexu- eta ugalketa-eskubideek gure inguruan eta munduan duten egoerari buruzko sentsibilizazio- eta partaidetza-proiektuaren barruko bideoa.
Zuzendaritza: Haizea Pastor
Gogoaren artisau (asko gustatu zait)
Sexualitatearen eta errespetuaren inguruko bideo sortzailea (2016)
“Denaren bidez egiten da sexu heziketa.
Eredu garen heinean, denbora guztian egiten dugu sexu heziketa”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina