2022/02/28

Heziketa afektibo-sexuala

 Aste honetan, hezkuntzan lanean hasi nintzenetik buruan bueltaka zebilkidan ideia bat baieztatu dut (berriro ere): zein garrantzitsua den irakasleon formazioa. Jakintzat ematen dugu, edo okerrago dena, ez diogu garrantziarik ematen edo ezbaian jartzen ditugu estuki curricularrak ez diren arlo batzuei, baina argi dago, ikasleen garapen integrala lortzea eta gizarterako prestatzea baldin bada eskolaren helburua, irakasleon formazio integrala ere ezinbestekoa dela. Eta honek arduradun bi ditu, alde batetik administrazioa, baliabideak eman behar dituena eta irakasleen formazio integrala bermatu behar duena; eta bestetik, irakasleok, profesionalak garen heinean, beharrezkoa den formazioa jasotzeko konpromesua izan behar dugu.


Aurreko edizioetako Mariaren Sexua, hitz dibertigarria da sarrera aukeratu dut, berak ere, nik bezala irakasleon formazioari garrantzia izugarria ematen diolako eta oso erabilgarria iruditu zait txertatu duen Xabier Iturbe sexologoaren bideoa, etapa bakoitzean landu daitezkeen oista batzuei buruzkoa:


Aste honetarako aipatu nahi ditudan erreferenteak Olivia Ruiz eta psicowoman dira. Kasu honetan, asexualitateaz hitz egiten dute, eta uste dut, sarritan, gai hau ahaztu egiten dela baina sexualitatea bezain garrantzitsua da.


Azkenik, hau gutia eremu hezitzaileetan edo jendartean lantzeko erronka nagusiak aipatzean, berriro ere hasieratik aipatu dudanera bueltatu behar dut, hain zuzen ere, formaziora. Ikasleek txikitatik jaso behar dute heziketa afektibo sexuala eta bai etxetik, bai eskolatik jaso beharko lukete. Horregatik, beste esparru guztietan bezala, garrantzitsua denok lerro beretik abiatzea, eta lehen esan dudan moduan, sarritan, irakasleok formaziorik ez dugun bezala, familiek ere ez dute izaten, eta guztiontzat heldu beharko litzateke. Errespetua eta naturaltasuna sustatu behar dago, eta informazio inklusiboa, taburik gabekoa eta errespetuzkoa heltzea izan behar da helburua.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina