Aste honetako gaian agertzen diren hainbat kontzeptuekin kultura positibora eramango duten hitz nagusienak aipatu nahi izan ditut osatu dudan hitzen lainoan.
Oso garrantzitsua iruditzen zait alde batetik gatazka zer den pertsona bakoitzarentzat adieraztea, zer ulertzen dugun bakoitzak; bestetik, gatazka ulertzeko maila intrapertsonala, pertsona bat baino gehiagoren artean ematen diren desberdintasunak identifikatzea.
Eremu hezitzailean gaur egungo egoera:
Gaur egun ikastetxeetan portaera arazoak eta jokabide desegokiak gero eta ugariagoak direla esango nuke, horien artean errespetu eta autokontrol faltak, agresibitatea, motibaziorik eza, mugarik eza, arlo sozio-emozionalaren esparruarekin erabat lotuta dauden arazoen adibideak dira.
Egoera horietan dauden gataztak aztertzeko, hemen baliabide batzuk:
Artikulua: “El clima de clase: problemas y soluciones”. Juan Vaello Orts.
Bertan ikasgela (eta ikastetxea) gaitasun kognitiboak eta sozio-emozionalak ikasteko leku gisa aurkezten da; gaitasun kognitiborik eza emaitza akademiko baxuetan islatzen da eta gaitasun sozio-emozionalen falta, berriz, gatazkatan islatzen da, gehienetan pertsonen artekoak; horregatik hezkuntza sozio-emozionalari garrantzia ematen dio, gatazken aurkako antidoto gisa.
Hezkuntza sozio-emozionalarekin lotuta, aukeratu dudan ikasteko aukera postean , aurkezten den bideoa interesgarria iruditu zait, afektibitatearekin lotuta baitago.
Bideoa: Fragmentos. Para pensar habilidades socioemocionales (3:11m)
Bideoa: Ikasle laguntzaile programa (7:05m)
Gatazka aldaketarako eragiletzat hartzen da eta ikasleei gatazken trataeran parte-hartze zuzena ematen zaie; programa honekin elkarbizitza hobetzen da, irakasle eta ikasleen arteko ezagutza eta komunikaziorako bideak sortzen dira, eta ikasle eta ikas komunitateko afektibitate giroaren hobekuntzan parte-hartzea eta ardura partekatua garatzen da.
Bitartekaritza ere oso estrategia aproposa eta bideak eraikitzeko erabili daitekela iruditzen zait gatazken trataeran.
Hurrengo bideoan gatazkaren aurkezpena egiten da, eta horren hausnarketa abiatzen da (irakasleentzat eta ikasleentzat ere aproposa izan daiteke).
Bideoa: Ejemplo de mediacion y resolucion de conflictos (2:33m)
Postean bertan interesgarria iruditu zait gatazkaren muineraino joatea aipatzea irtenbidea aurkitzeko eta horretarako elkar entzutea zein garrantzisua eta beharrezkoa den.
Mundo de colores_Dinamica (8 urtetik gorako ikasleentzat)
Besteengana hurbiltzeko orduan berdintasunak edo desberdintasunak nola eragiten duen eta hori egiteko gure irizpideak zein diren jakitea planteatzen du helburu gisa; nola sentitzen garen talde batean sartu edo taldetik kanpo geratu ahala esperimentatzea proposatzen du.
Helburua adostasuna lortzea da, inplikatutako pertsona guztiei dagokien erabaki kolektiboa berdintasunez, sexismorik gabe eta indarkeriarik gabe.
Gatazken trataeran hezkidetzaren ikuspuntutik erronka nagusien artean, gaian aipatutako batzuk azpimarratuko nituzke:
-Aipatu ditudan proposamen guztietan genero analisia eta genero ikuspegia txertatzea ezinbestekoa da.
-Kontzientzia hartzeko gatazka mota desberdinen datu bereiztuak izatea, irakasleen prestakuntza.
- Gatazken irtenbide-eredu positiboak erakustea.
- Sentimenduen eta afektibitatearen inguruan hausnarketa berreskuratzea.
- Gatazken trataeraren prozesuetan ikasleen (nesken eta mutilen) proposamenak oinarria izatea.
- Arauak genero estereotipoetatik kanpoko irizpideekin kontutan izatea eta nesken zein mutilen beharrak asetzeko eta eskubideak bermatzeko lagungarriak izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina