1977. urtea zen. Giroa aldatu zuen, eta iritsi ziren haren eskuetara Virginia Woolfen lanak, Carlos Castanedaren Las enseñanzas de Don Juan, Walt Whitmanen Hojas de hierba, Jack Kerouacen En el camino (On the Road)... Izugarri aldatu zioten burua. «Izan zen mundu hippy horretan sartzea...». Irakurgai haiekin konturatu zen beti izan zela feminista, jakin ez arren. «Pentsatzen nituen gauzak erokeria bat ez zirela ikusi nuen orduan...». Ikusi, bizi, sentitu eta isilean eduki beharreko jarrerak, tratu txarrak... Hori horrela da eta kito da gehien gorrotatzen duen erantzuna. «Ikusi ahal izan nuen ez nintzela hain arraroa, ez nengoela erotuta».
Bere lan eder, mamitsu eta zabalen artean hauek apitu nahiko nituzke:
Ondoan zauzkat gauez, kiratsa lekugarri, ez zaitut maite goizez, izenez ahantzi hori
iluntasuna ez balitz, berdintzeko gai dena, hilko nuke egun argiz, gure ezberdintasuna.
Erraiteko deus eta, hizkuntz zabala alferrik, gauza berdinen alde, bizituaz bizi erdi
gauza berdinen aurka, beste erdi hainbeste erdi, ez dugu elkar ulertzen, ez zuk neri ez nik zuri.
Ikusi orduko su gar, bata besteen meneko, ez didazu ukatuko, behar gorri borrero, irainez hain berotu, gurinez odol ero, maitasunik han ez zen, azalduko honezkero.
Zerbaitek aitzinetik, bultzatuak bezala, lotsak uxatuak ziren, azalaren premura
bagenekien horratik, horrela behar zuelasolamente ez zen hola, amestutako ametsik
ondoan zauzkat gauez, kiratsa lekugarri, klandestino heldu zaitez, arratsa iluntzean.
gauzak horrela zirela eta kitto,
ez zela erraza jaio orduko egina zela ardatza, bihotz gabea,
kontuan izan gabe gure xedea
1.erronka: eskolako curriculum formala ikuspuntu hezkidetzailetik berregin, emakume erreferenteak ikusaraziz. Horretan lan handia egin dezake unibertsitateak bakoitza bere arlotik bere ikasleekin esku hartzen.
2.erronka: irakasleok dugun ardura baliatuz, hausnarketa eta kontzientzia lana sustatzea ikasleek erabaki kontzienteak har ditzaten.
Aste sakona, interesgarri, intentso eta hezigarria izan da hau!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina