2017/12/17

Emakumeak hizkuntzan "sartzen"



                                                  "Hizkuntza ez da gertaera biologiko eta naturala,
                                                    hizkuntza eskuratze kulturala denez (...) alda dezakegu,
                                                    hizkuntza aldatzean mentalidadea aldatu egiten da eta
                                                    mentalitatea aldatzean jarrera aldatu egiten da".
                                                                     Teresa Meana






Hizkuntzaren bitartez balioak transmititu eta errealitatea izendatzen eta interpretatzen ikasten dugu, hizkuntzak identitate indibiduala nahiz kolektiboaren eraikitze prozesuan eragiten du.

Hizkuntzaren bitartez, emakume edo gizon izanda zer den zilegi eta zer ez, zein esparrutan, zein baldintzetan... transmititzen dugu, estereotipo sexistak erreproduzituz edo gaindituz.

Gure jendarte patriarkalean emakumeak diskurtsotik kanporatuak egon dira eta duela gutxi hasi dira hitzaren boterea erabiltzen. Hori dela eta, nahitaezkoa da hizkuntzari eta diskurtsoari begirada feminista bat ematea.


Hizkuntza sexista dela esaten dugu emakumeak subjektu bezala agertzen ez direnean eta agertzekotan, gutxietsiak, irainduak, minduta edo baztertuak direnean.Hizkuntza hau, sexista dena alegia, genero estereotipatuak eta misoginia transmitizen dituen hizkuntza da.



Euskara gure hizkuntza izanik, begirada bat bota behar diogu ere. Euskara genero gramatikalik ez duenez, askoren ustez ez da sexista ez hizkuntza, ezta bere erabilera ere. Baina euskarak badu genero bereizketa eta... batzuetan desegoki erabiltzen dugu.



Ahozko hizkuntzaz aparte, hizkuntza ikonografikoa ere badaukagu. Adi egon behar gara honekin, aditasun berezia eman behar diegu irudiei. Suposatzen da irudiak testua era neutral batean ulertuak izateko eginda daudela, baina ez da horrela izaten.


Orain arte egindako ikerketen emaitzak antzekoak dira: estereotipo sexistak indartzen dira eta gizonen nagusitasuna errepikatzen da behin eta berriro.



Beste alde batetik, kontuz euki behar dugu gure hizkuntza gestuala eta ahozkoarekin, izan ere hauek ere sexismoa areagotu dezakete.

Hizkuntza hezkidetzailea izan behar da irakasle guztion tresna ikastolan. Hizkuntza hezkidetzailearen bidez, pertsona guztiak barne hartzen ditugu.

Aurreko edizioetako ikastarokideen arteko posta aukeratzerakoan, Amaia Chuecaren "Esaten ez dena, ez da" gustatu zait, bere hitzek hausnarketa sakona adierazten baitute. Gainera, hainbat argazki eta bideo interesgarri aurkezten ditu eta hori ere asko gustatu zait.

Hizkuntza ez sexistren GIDA bat  aukeratzerakoan, Amelia Barquinen "Euskararen erabilera ez sexista gidaliburua" aukeratu dut.

Ikastetxean landu behar diren erronken artean, zalantza barik, hauek biak aipatuko nituzke:

- Hizkuntzaren erabilera sexista erabiltzen dugularen kontzientzia sortzea.
- Gure ikasleei, gurasoei eta bestelakoei erabilera ez sexista erabiltzeko formakuntza eta baliabideak ematea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina