Zertan nabaritu curriculumak eta baliabide didaktikoak
martxan daudela.
Mundu ideal batean, jolas ordura dei egiten digun txirrina entzun eta patioko okupazio, parte hartze eta errepresentazioa bestelakoa izango zen. Ez lirateke soilik futbolean mutilak ibiliko, eta beste jolas batean ibiltzen aukera izango lukete futbola gustuko ez zutenek.
Izkinetan
eta patioari biraka ibiltzen diren neska taldeak, agian patio erdian jartzeko
aukera izango lukete.
Berriro
gelara sartzean eta irakasleak ariketa
zuzentzeko ordua dela esatean, ez da nesken ardura izango ariketak “zuzen”
egitea. Edo, gai interesgarri bati buruz iritzia emateko momentuan, bai mutil
eta bai nesken iritzia entzuteko aukera izango genuke.
Askatasunean,
zoriontasunean, parekidetasunean eta pozik bizitzeko ahalmenean ikusiko genuke curriculumak
eta baliabide didaktikoak martxan daudela, horiek erabiltzearen emaitza, berauen
isla delako.
Zergatik hain zaila curriculuma sistematizatzea?
Beste Post- bat
Asko gustatu
zait Post hau. Egia esan oso deigarria egin zait eta erabat interesgarria
irakurri dudana, bai ekarpenak iritziari dagokionez, bai eta patioaren
azterketa eta baita komikia ere.
https://hezkeh0506.blogspot.com.es/2017/01/curriculuma-eta-baliabide-didaktikoen.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina