Ondo irakurtzen ez bada, hau da idatzita dagoena:
UGALKORTASUNA EZ DA SEXUALITATEA. MAITASUN GEHIAGOREN LANKETA IKASLEEKIN BATASUNEAN, ERRESPETUZ ETA ADOSTUNEAN.
Sexu-genero sistema, gizartean eta ingurune hurbilean ezarrita dagoela ezin da ukatu. Tokian tokiko aldaketa, hausnarketa, usaintzen den arren asko dugu egiteko. 3 adibide hauek etorri zaizkit burura eta segituan bisualizatu ditut.
1- ESKOLAN. Oraindik ere baloiaren botereak agintzen du jolas eremuan. Honekin lotuta "El Pais"en zetorren iritzi artikulu bat atxikitzen dut.
2.- Jostailu katalogoetan eta publizitatean sexismoa ikusten da. Horrelakoak oso gutxitan ikusiko ditugu:
Bestalde, aurreko urteetako post-etan begira aritu ondoren, Aneren posta aipatu nahiko nuke. Sexua eta generoa oso ondo azaltzen dituela iruditu zait eta ikasleekin lantzeko irizpide interesgarriak aipatzen ditu.
Inteneten, ikasleekin generoa gaia nola landu eta zer material erabiliko nukeen begiratzen ari nintzenean, honako bideo hau aurkitu dut: DIVERDIFERENCIAS. Latino Amerikan, Colombian esaterako ikastetxeetan, ikasgeletann ematen diren desberdintasunak eta diskriminazioak lantzeko erabili dute. Bideoaren hasieran irakurri daitekeen bezala: “Este trabajo es dedicado a todas y todos aquellos que luchan por las libertades y la igualdad de las persona, y por el desarrollo de una educación no sexista ni discriminadora, democrática libre de fundamentos”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina