Gurasoen koadrilan deigarria da aita bat eta bi ama baino ez zirela ausartu erantzuten. Hezkidetza zer zen ideiarik ere ez zutela onartu zutela, nahiz eta haietako batek onartu zuen bazekiela bere alabaren ikastolan egiten zen proiektuetako bat zela. Gutxienez, haien jakin-mina piztu dudala uste dut.
Militantzia feministaren esparruan, bi kideri eskatu nien beraientzat hezkidetza zer den esateko, eta biek teoria, metodologia eta praktika feminista gisa definitu zuten, matxismotik aske hazteko paradigma berri bat eraikitzeko.
Beraz, irakurritakoarekin eta hausnartutakoarekin, hezkidetzari buruz ari garenean, ezin ditugu ahaztu hitz hauek:
Horretan oinarrituta, zalantzarik gabe, aurrerapausoak ematen ari diren arren, borrokan jarraitu behar dugu hezkidetza gure bizitzaren parte izan dadin:
Hezkuntza-komunitate osoa proiektu honen partaide egin behar delako, Nagore Larrazabaletak esaten duen moduan artikulu artikulu honetan.
- Iturria: naiz.eus
Gizarte honek botere-harreman osasungabeetatik, indarkerietatik eta desberdintasunetatik aldenduko gaituen eta aske bihurtuko gaituen aldaketa behar duelako.
Pertsona orok askatasunez adieraziz hazi beharko lukeelako, gizarte heteropatriarkal batek ezarritako rolen agindupean egon gabe.
Emakumeok oraindik ez dugulako gure tokia gizarte honetan.
Bilgune Feministaren Hezkidetzaren gidan agertzen den moduan, Hezkuntzaren erdigunean pertsonen garapen integrala jartzeko garaia delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina