Sare sozialak gizartearen islada diren momentutik, gizon txuri hegemonikoaren
eragina izango du. Hau horrela izanda bide desberdinak hartu baditzazkegu ere,
ahalduntze eta hezkidetzaren lanketa ezinbestekoa dela deritzot. Gazteak
teknologia eta sareen esklabu direla konziente gara baina nor dago honetatik
salbu? Maiz pentsatu dut sareek kalte besterik ez digutela egin baina pixkanaka
ohartu naiz gauza guztiak bezala hau ere "Ying Yang" bat dela. Bi alderdiak
daudela onartu dudan momentutik teknologia eta sare sozialen alderdi positiboa
ikusteko gai izan naiz. Informazioa eskuratzeko tresna paregabea izateaz
gainera, parte hartzeko eta begirada kritikoa garatzeko oso aberasgarriak ere
badira. Ni haurra nintzenean eskolan gai bat landu eta gero ikasleok gure
iritzia ematen genuen eta eztabaida bat sortzen genuen aldeko eta aurkako
iritzien eraikuntza lantzeko. Hau bera egungo aktualitatera moldatu beharra dugu
gure haur zein nerabeek beraien diskurtsoa landu eta defendatzeko sare
sozialetan. Irakasle eta helduak ez gaude honetatik at eta horrexegatik gu eredu
izanda beharrezkoa ikusten dut lanketa honekin hastea. Pentsatu dezakegu hauen erabiltzaile nagusiak gazteak direnez, beraiek markatzen dutela erritmo edo bertako arauak baina ezin dugu ahaztu sare sozialak gizartearen adar bat edo harremantzeko herraminta bat direla eta beraiei honen zama botatzeak arazoa ezkutatzea besterik ez dakarkigula.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina