2021/10/24

Sexu-genero sistemari buruz hausnartzen

    Aste honetako irakurgaia oso baliagarria iruditu zait sexo, genero, sexismoa, sexu-genero, terminoak argitzeko. Askotan gaziki erabili ditut eta nahiz eta ideia orokorra izan, argitzea eta zehaztea zer esan nahi duen eta zer suposatzen duen termino bakoitzak ezinbestekoa iruditzen zait. 

    Coral Herrerak botere sinbolikoa zer den definitzen du eta zein den horrek ekartzen digun ikuspegia:
 “Botere sinbolikoa, hau da, sortuz bezala jasotzen ditugun sinesmenak eta mundu-ikuskerak objetibizatuta/naturalizatuta iristen zaizkigu eta kulturaren bitartez guztiengana iritsiko zaigu errealitate gorenarekiko ikuspegia: mundua den bezalakoa da eta guk egokitu behar dugu bertara, ez alderantziz “ .  
    Baina kategoria sinboliko hauek menpekotasunak eta zapalkuntzak ekarriko dituzte eta bakarrik gure eskuetan dago sexo-genero sistemaren tranpan ez erortzea.

    Gure eguneroko bizitzan sexu-genero estereotipoen iraunaldia hainbat alderditan ikus dezakegu. Hainbeste estereotipo ditugu barneratuta, ezen funtsezkoa baita betaurreko moreak egunero janztea zeintzuk diren eta nola baldintzatzen gaituzten antzeman ahal izateko. Ikaskuntza horiek guztiak deseraikitzen lan egin behar dugu eta horretarako identifikatzea funtsezkoa da indargabetu ahal izateko. Genero-estereotipoaz gain ezin dugu ahaztu indarrean dauden beste estereotipoak: jatorriagatik, maila sozioekonomikoagatik, sinesmenengatik, ezaugarri fisiko edo psikikoengatik, orientazio afektibo-sexualagatik, adinagatik eta abar. Eta hau guztia eraikuntza soziala denez deseraikitzeko aukera dago, eta horretarako ezinbestekoa da genero-ikuspegitik egitea, patiarkatuari eta androzentrismoari aurre egiten jarraitzeko. 

    Horren harira     Rosario Gonzálezek egiten duen hausnarketa oso interesgarria iruditu zait: 
    “Inor ez dago mugatua “arrazarengatik”, generoarengatik edo klase sozioekonomikoarengatik soilik, mundu guztia da, bere bizitzako une orotan, fenotipo batekoa, genero batekoa eta klase sozial batekoa, baita adin-talde batekoa ere, gorputz- edo funtzio-baldintza batzuk ditu, orientazio sexual jakin bat eta abar, eta ezaugarri horien intersekziotik osatzen da identitatea. Identitate-kategoria horien konbinazioak eragina du pertsonen esperientzietan eta norberaren buruaren zein besteen pertzepzioetan, eta pertsonak, metaforikoki esanda, zenbait diskriminazio mota gurutzatzen diren bidegurutze batean kokatzen ditu”.

 

    Bukatzeko ideia bat azpimarratzea gustatuko litzaidake: mundua ez da “den bezalakoa”, gu eraikitzen ari gara egunero eta gure esku dago bide berriak sortzea edo horren alde agertzea. Ondorioz funtsezkoa da eskuhartze hezkidetzailea izatea oraindik dauzkagun erronkeei aurre egiteko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina