Gai honekin konturatu naiz sexu- eta genero-aniztasunari
buruz ikasten hasi besterik ez dudala egin. Ezagutzen dut nire ezjakintasuna
hitz berrietan, adibidez "queer". Sexu-aniztasunari buruz irakurtzeak
horri buruz hausnartzeko balio izan dit, baina batez ere lagunekin hitz egiteko
eta haien iritzia jakiteko. Ohartu naiz pertsona askok ez dugula ezagutzen
sexua, generoa eta genero-identitatea ondo bereizten.
Uste dut beharrezkoa dela horri buruzko
prestakuntza, izan ere, gaiaz hitz egin dudan pertsonekin bakoitzak ideia bat
zuen. Nire iritziz lan handia egin behar da sexu-aniztasunaren inguruan, gizarte osoak
uler dezan.
Lagunekin izan nituen elkarrizketan gustatu
zitzaidana zera izan zen: badirudi gazteenek guk baino askoz argiago dutela
dena, eta, oro har, helduagoek baino askoz ere irekiago daudela aniztasunera.
Eta benetako gizarte-eboluziora iristeko
aurkitzen ditudan zailtasunen artean dago, lehen esan dudan bezala, terminologia
ulertzeko dagoen nahasketa eta etiketak
hausteko zailtasuna.
Bestalde, iaz gaiari buruz egindako sarrera
hurrengoa izan da nire gustokoa, ikusi dudalako ez naizela kontzeptuak
bereizteko zailtasunak dituen pertsona bakarra. Eta oinarrizkoa iruditzen zait.
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/dikotomian-errotutako-sistema.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina