Zirku artista eta sortzaile naiz eta hain zuzen gure
lehenengo pieza konpainia bezala gai hauek tratatzeko asmoz egin genuen. Gure
gatazka pertsonaletik abiatutako gaia unibertsala zela ohartu nintzen. Sistemak
berak estereotipo eta sexu-rolen bidez gizakiak mugatu eta baldintzatzen ditu
jaio garenetik. Nik pertsonalki jasandako jazarpena nere arazoa soilik ez dela
ohartzeak begiak zabaldu dizkit. Gure sorkuntzaren helburu garrantzitsuetako
bat etiketa, botere harremanak, rolak eta generoarekin lotutako gatazkak
lantzea da eta zirkua hain ikusgarria izanda, iruditegitik abordatu nahi izan
dugu hau guztia, iruditegi berri bat sortuz eta gizarteari gure aportazioa
eginaz. Hau dela eta, KONTURATU NAIZ neri aspalditik mugitu didan gaia arazo
unibertsala dela eta ez pertsonala.
Eremu hezitzaileetan lantzeko oztopoetako batzuk honakoak
direla deritzot:
- Profesionalen
formakuntza falta
- Sexu-generoaren
inguruan egindako hausnarketa eskasa edo hausnarketa eza
- Familia eta
hezitzaileen arteko komunikazio eta jarraipen urria
- Praktikotasun
falta. Askotan marko teorikoa ezagutzen da baina praktikara eramateko
zailtasunak ageri dira eta baliabideak falta dira.
Azkenik gure sorkuntzaren teaser bideoa uzten dizuet, batez
ere entzuten den abestia guri askotan egotzi zaizkigun etiketak direlako eta
lehen aipatu bezala zirkuaren lengoaietik honelako gaiak ere zenbat landu
daitezkeen erakusteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina