BINARISMOTIK ASKE, NORNAHI NOLANAHI!
Sexu-genero sistema suntsitzen izenburupeko dokumentuan irakurritakoa eta jasotakoa barneratzea ez da goizetik gauera egin daitekeen kontua: itsaso zabala bezain sakona da.
Hainbat kontzeptu ikasteko parada izan dut, eta horrekin batera ekarpen mordoa ere bai; zein baino zein interesgarriagoak, gainera.
Sexu-genero sistema sistema bitarraren sexismoaren euskarria izatearekin batera, gizon eta emakumeen arteko dominazio-meneko harremanen abiapuntua da.
https://www.youtube.com/watch?v=diIb78LLQkE
Gainera, sistema binarioan sexu-identitateak ez du biltzen existitzen den aniztasuna. Hori gutxi balitz, pentsaera bitarrak naturalaren eta artifizialaren artean bereizi du, eta araua ezarri: ‘normala’ zer den. Arautik urruntzen dena asmatutako normaltasunetik kanpo legoke.
Hori guztia eraikuntza soziala denez gero, deseraiki egin daiteke. Beraz, genero-ikuspegia integratuta; estereotipo femenino zein maskulinoak sakonki aztertuta; binarismoa salatuta; emakumeen ekarpenak bistaratuta; transfobiaren, lesbofobiaren, homofobiaren… aurka borrokatuta… https://www.youtube.com/watch?v=EyBLDSG1R9k esku hartze hezkidetzaileen bidez, deseraikitzea eta eraikitzea da bidea.
Hona hemen emakumeak baztertzeke Euskal Herriko historia zimenduetatik eraberrituta erakusten duen lan oparoa: https://www.youtube.com/watch?v=NuT4I3KIAQI.
https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Sexu-generoa sarrera aukeratu dut; izan ere, arreta eman dit haren esanak: “Izan ere, gure parean dagoena gizona ian arren, emakume gorputza duenean, nor sentitzen da deseroso? Gu”. Ez naiz sekula hala sentitu izan.
Amaitzeko, adierazi nahi nuke hau guztia eremu hezitzailean lantzerako unean izan dezakegun oztoporik handiena SINBOLIKOAn daukaguna dela; burura “boteprontoan” datorkiguna, hain zuzen ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina