2021/10/25

Nortasuna askatasunean eraikitzeko INTIMITATEA BEHARREZKO

 Sare sozialen erabilerari erreparatuaz, gaur egun gazteengan hedatuta dauden snapchat eta tik-tok bezalakoen erabiltzaile ez naizela esan behar dut lehenik. Geroz eta app gehiago daude sare sozial bezala erabiltzen direnak eta Instagram edo Facebook lanagatik erabiltzen baditut ere, ez naiz egunero eduki berriak jartzen dituen horietakoa.  Ia egunero ibili ohi naiz ordea kuxkusean honek jarritakoa, besteak esandakoa. (tamalez pandemia garaitik ia telebistari baino gehiago erreparatzen diot Facebooki adibidez...)

Ikastaroak ematen dizkiedan
gazte eta nerabeekin ohartzen naiz batzuek egiten duten guztia kontatu edo zintzilikatzeko beharra dutela sarean. Norbere irudi bat eraiki eta jarraitzaile gehiago edo "like" gehiago izatearen araberan neurtzen dute arrakasta.

Zirku artista eta irakalsea izanik, eta egiten dugunari ikusgarritasuna emateko ezinbestekoa zaigu sareetan edukia eguneratzea, hilabete hontako emanaldaiak, edo proiektu berrien hasiera iragartzeko baina hortik haratago norbere intimitatea edo egunero egiten dudana jartzearen aldekoa ez naiz inoiz izan. Baina askorentzat izozki bat jan eta argazik bat "instan" jartzea ezinbestekoa da youtuber bat bailiran heuren jarraitzaileekin, egunerokoa elkarbanatzea BEHAR bihurtu dutelako. Honek ondorioak ekarriko dituela iruditzen zait eta lastima ematen didate behar hori sortzera iritsi direnak. Intimitatea musutruk saltzen dutelako eta 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina