Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketan konturatu naiz gure eguneroko bizitzan “normaltzat” jotzen ditugun gauza asko ez direla hain normalak. Aurreko saioetan esandako moduan, betaurreko moreak jantzita aztertzen baditugu, argi ikusiko ditugu horietan islatzen diren estereotipoak, jarrera matxistak, etab. Gauzak horrela, aurrerantzean espero dut ospakizunen bat hurbiltzen denean, ospatzeko moduari buruzko hausnarketa egitea ikusteko horietan parte hartzen jarraitu nahi dudan eta zelan. Egia esan, denon ahotan dauden alardeak, danborrada, etab. ez dira nire ingurune hurbilekoak. Horregatik argi esan dezaket ez dudala horietan parte hartu nahi.
Baina gaia hurbilagotik ezagutzeko EITBren Alardea telesaila ikusten hasi naiz.
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/alardea/
(beheraxeago klikatuta, badaude alardeari buruzko hainbat testigantza).
Aspaldikoa bada ere, hona hemen beste adibide bat: Donostiako sozietateetako arazoa.
https://www.berria.eus/paperekoa/5002053/014/002/2017-08-16/jaiak-sexismoa-eta-kontraesanak.htm
Eta gaztelaniaz adibide batzuk ematen dituen beste hau:
Esan beharra dut, garai batean, Ugaoko kofradiak ere ez ziela uzten emakumeei indaba-janean parte hartzen. Baina jendea horretaz ere kantsatu zen eta hasi zen bestelako indaba-janak antolatzen; kuadrillaka-eta. Gu orain herrikook antolatutako horretara joaten gara. Edozelan ere, imajinatzen dut nik parte hartzen dudan jai askotan ere badagoela zer hobetu, zalantza barik.
Bestalde, harrigarria egin zait irakurgaian aipamenik ez egitea jai-giroan, mozkorraldietan, “ondo pasatzeko” giroan… ematen diren erasoei. Urteroko borroka da, nahiz eta aurten leku gehienetan oharkabean pasatu den COV-19a dela eta:
Eraso sexistak dira, zalantzarik gabe, baina jai-giroan ematen dira, eta horrek ere beste ñabardura bat du.
Ikasleei dagokienez, irakurgaian landutakoaren ildotik, Euskararen Egunerako edota Gabonen aurreko jairako proposamenak egiteko eskatuko nieke, baina proposamen garatu samarrak. Ondoren, tutoretza-saioren bat hartuko nuke haiekin aztertzeko proposatutakoa Hezkidetzaren ikuspegitik hobetzerik dagoen. Izan ere, lehenago esan bezala, jasotakoa errepikatzeko bulkada izaten dugu inkontzienteki, gehiegi pentsatu gabe. Hasieran, agian, haiek aipatuko ez lituzketen muturreko kasuak aztertuko genituzke, gero gureak hobeto antzemateko.
Azkenik, aurreko edizioetako post hau gomendatuko nuke. Bertan agertzen direlako nik aipatutako ideia batzuk, eta bera gai izan delako Hezkidetzak alor honetan dituen erronkak aipatzeko eta aipatzen duen jaien behatokia niretzat ezezaguna delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina