Aste honetan jakin dut zer aurrerapauso eman diren legegintzaren arloan, batez ere azken urteotan, emakumeen eskubideak eta berdintasuna bizitzako esparru guztietan defendatzeko eta genero-indarkeria desagerrarazteko. Legeekin aro berri baten hasiera, genero-berdintasunaren aldeko borrokaren lehena eta geroa markatzen da.
Ondoko tauletan berdintasunarekin
eta genero-indarkeriarekin zerikusia duten lege eta dokumentu nagusiak ageri
dira, bai Estatukoak, bai Euskal Autonomia Erkidegokoak.
EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA | |
ESTATUA | EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA |
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoak (2007ko martxoaren 22a). | Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2005ko otsailaren 18a). |
GENERO INDARKERIA | |
ESTATUA | EUSKAL ERKIDEGO AUTONOMOA |
Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legeak (2004ko abenduaren 28a). |
Ondorengo bi bideoek (NBErena eta UNESCOrena) emakumearen berdintasunaren egoera erakusten dute nazioartean. Biak bat datoz esatean nahiz eta legeak aurrerapauso bat izan diren, gaur egun, emakume eta neska askok sistematikoki diskriminazioa, desberdintasuna edo/eta indarkeria-motaren bat jasaten dituztela, hiru aldiz denbora gehiago ematen dutela etxeko lanetan; soldaten aldea eta kristalezko sabaiak dituztela; emakumeek erakundeetako postuen 1/3 baino gutxiago betetzen dutela, egunean 37.000 neskatila ezkontzera behartuta daudela…
NBE
UNESCO
“2017. 10 años después de la Ley
de Igualdad. Retrato de una Crisis” txostenak,
Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoak (2007ko
martxoaren 22a) argitaratu eta 10 urtera genero-berdintasunaren egoera nolakoa
zen aztertzen du Estatuan.
Txostenaren ondorioetan esaten da
emakumeak desabantaila-egoeran jarraitzen duela gizonarekin alderatuta, eta,
aurrerapenak izan diren arren, ez dituela lortu espero ziren emaitzak. Oso
urrun gaude gizartean, oro har, eta lan-merkatuan, bereziki, berdintasun erreala
eta eraginkorra lortzetik.
“Emakumeen eta gizonen berdintasuna EAEn 2019an” EUSTATen txostenak erakusten duenez, lan ordaindua duten emakumeen urteko batezbestekoa gizonena baino txikiagoa zen 2018an; emakumeen enplegua, proportzioan, gizonena baino handiagoa da “osasuna eta gizarte-zerbitzuak” jardueretan eta “hezkuntza” jardueretan, oraindik ere badago soldata-aldea (emakumeek gizonek baino gutxiago irabazten dute); emakumeen ehunekoa handiagoa da ordaindu gabeko lana duten gizonena baino; etxeko zainketetan gizonak baino gehiago aritzen dira...
GENERO-INDARKERIA
Eta genero-indarkeriari
dagokionez, indarrean hainbat lege izan arren, Espainian
41 emakume hil dira 2020an. Eta Euskadin, Emakundek egindako txostenaren arabera, 2019an 4419 emakume izan ziren genero-indarkeriaren biktimak, eta ez
zen hilketarik izan.
Banekien emakumearen berdintasunari eta genero-indarkeriari buruzko legeak zeudela, baina ez nituen ezagutzen eta ez nituen inoiz irakurri. Lege horiek funtsezkoak dira, baina haien betetze-mailaren jarraipen eta kontrol handiagoa egin beharko litzateke, argi baitago, datuen arabera, oraindik ez direla lortu nahi dituzten emaitzak.
ONDORIOA: nahiz eta berdintasun-legeak egon, oraindik
ez gara berdintasunezko gizartean bizi, eta nahiz eta genero-indarkeriaren
legeak izan, oraindik ere emakumeen aurkako indarkeria dago.
HEZKIDETZA
Legeak hurbilagotik ezagutu eta
haien aplikazioaren emaitzak ikusita, emakumearen berdintasuna eta genero-indarkeria
desagerraraztea neurri handi batean gutako bakoitzak eraikitzen dugun eredu
sozial eta sinbolikoaren aldaketaren mende dago. Horregatik, funtsezkoa da
hezkidetzako hezkuntza-eredua erabiliz ikasle guztiak txikitatik heztea.
Bukatzeko, azken edizioetako Ana Belénen ekarpena gomendatzen dut berak planteatutako ideia nirearekin bat dator: legeak ez dira nahikoa.
IRUDIEN ETA BIDEOEN ITURRIAK
1. irudia
2. irudia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina